Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   ETXEBIZITZA

Etxebizitza Kontua : Kontratatu aurretik...

Etxebizitza kontu bat zabaldu aurretik zure buruari galdera bi egin beharko deutsazuz: merezi dau? eta, zein etxebizitza kontu komeni jat?

Etxebizitza kontuaren abantailak, kontsumitzailearen ikuspegitik, kontuaren aukeraketan eta epea amaitzean etxebizitza erosteko daukagun aukera errealealean oinarritzen dira.

Sei urtetako epean lortu daikeguzan aurrezkiak baloratu behar dira eta etxebizitza bat erosi ahal izango dogun eurekaz. Bestela, etxebizitza kontua izatea merezi jakun kalkulatu beharko dogu, Ogasunak PFEZ-etik murriztu deuskuna bueltatu behar izatekotan. Zera pentsatu beharko dozu: komeni jat murriztutakoa itzultzera arriskatzea ala hobe dot nire kontura aurreztu eta abantaila fiskalez ahaztea?

Etxebizitza kontu bat zabalduko dogula argi izanez gero, komenigarriagoa jakun prioduktua aukeratu beharko dogu. Etxebizitza kontua aukeratzeko orduan banketxe eta kutxa desbardinen produktuak alderatzea gomendatzen da. Horretarako, hainbat irizpide izan beharko doguz kontuan:

  • Gitxieneko kapitala eskatzen daben ala ez

  • kontuaren errentagarritasuna, zenbateko interesak lotuko doguzan

  • Diruaren guztizko erabilera

  • Zeintzuk dira komisioak

Normalean, kontu mota honeek ez dabe izaten komisio askorik eta interes tipoak abantaila hobeak eskaini ohi dabez, dirua geldi mantentzen dalako. Dana dala, beti izan beharko doguz kontuan banketxeak jartzen dauzan baldintzak abantaila horreek izateko orduan. Gainera, jakin bahrra dago gazteei zuzendutako etxebizitza kontu bereziak dagozala eta 35 urtetik beherako gazteentzako abantaila hobeak eskaintzen dabezala, abantaila fiskalez gain.

Etxea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz