Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Zeliakoak : Gaixotasun Zeliakoa

Gaixotasun Zeliakoa (GZ) gari, garagar eta zekalearen glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da, eta bere ezaugarri nagusia heste meharraren mukosaren handitzea da.

Gaixotasun hau ohikoagoa da emakumeen artean eta joera genetikoa daben banakoetan emoten da.

GZ mota desbardinak dagoz:

  • Sintomatikoa: Sintomak oso desbardinak izan daitekez, baina gaixo guztiek froga medikuetan positibo emoten dabe.

  • Subklinikoa: Ez dago sintoma ezta seinurik, baina proba diagnostikoek positibo emongo dabe.

  • Ezkutukoa: Glutena kontsumituta ere, une jakin batean, sintomarik ez daben eta hesteen mukosa normala daben gaixoak dira. Mota bi dagoz:

    • A mota: haurtzaroan GZ-az diagnostikatutako kasuak dira glutenik bako dietagaz guztiz berreskuratu direnak eta dieta normaldun egoera subklinikoan mantentzen direnak.

    • B mota: hesteen mukosa normala dala frogatutako kasuak dira, baina aurrerantzean gaixotasuna garatzen dabenak.

  • Potentziala: Ez dabe analisietan positiborik emoten, baina gaixotasuna izateko joera genetikoa dabe.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Janaria
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz