Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Gap Year : Zer da?

GAP YEAR (hitze hitz esanda hutsune urtea) ez da kontzeptu barria. 60-70 hamarkadetan sortu zan herrialde anglosaxoietan eta gaur egun praktikan jartzen jarraitzen da. Posible da urte sabatiko moduan ezagutzea.

Gap Year-a ez da ezer ez egiteko urte bat hartzea, ez da sofan etzunda 12 hilabete igarotea ezta 365 egunetan jarraian parrandab ibiltzea. Gap Year-a hausnarketarako aldi bat da, errutinan parentesi bat egitea. Urte horrek baliozkoa izan behar dau, ez da denbora alperrik galtzean datza.

Gap Year-a etorkizuna ikuspegi hobeagaz ikusteko geldiune bat da, gure beharrak definitu, gure bokazioa zehaztu eta gure dohainak ezagutzeko geldiunea. Askatasun urte horretatik aurrera erabagi egokiak hartzeko gai izan beharko gara, beraz ez da txantxetarako gauza, ez da urte batez "ni-ni" bihurtzea.

Ohikoena 18 eta 30 urte artean urte libre bat hartzea da, unibertsitatea hasi baino lehen edo berau hamaitu ostean. Halanda be, urte asko lanean daroazuzanean ere komenigarria izan daiteke, etorkizuna birplanteatzeko. Gap Year bat hartzeko erabagia hartu daikezu etorkizunerako erabagi garrantzitsu bat hartu behar badozu edo zure bizitzan aldaketa bortitz bat egin beharrean bazabilz.

Ipar-orratza
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz