Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Gap Year : Abantailak eta desabantailak

Denbora nahikoa hartzen badozu, gizartearen, familiaren eta komunikabideen presiotik alde egin eta erabakitzeko denbora izan daikezu. Hartu beharreko bidea aukeratzeko lasaitasuna izan daikezu eta hautatzen dozun karrera, lanbide, enpresa... egokia izan daiten lortu.

Erabagi egokia hartzeaz gain, zure karrera profesionala indartzea ere suertatu daiteke, curriculuma hobetu edota esperientzia eta gaitasunak eskuratzeko esfortzua egiten badozu

Sasoian jarri zaitekez, jende desbardina ezagutu, leku barriak ikusi. Bidaiatu eta kultura desbardinak ezagutzeak ikuspegi zabalagoa emongo deutsu erabagia hartzeko orduan.

Ahaztu ezazu egonkortasun profesionala... Denbora asko badaroazu zure enpresan eta eszedentzia hartzen badozu, posible da bueltan lana berreskuratzea, bestela hobe dozu pentsatzea lana bilatu behar izatea hartu beharreko arrisku bat dala.

Gap Year-a ondo antolatzen ez badozu eta oporraldi bat balitz moduan hartuz gero, urtea konturatu barik igaroko da eta ez dozu hartu behrreko erabagia hartuko. Hasieran bezala egongo zara, baina inguruko presioak gogorragoak izango dira eta denbora alperrik galdu dozun sentsazioa izango dozu gainera.

Pertsona gazteak lanean
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz