Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Lana eta izaera : Zure mahaiak definitzen zaitu

Zure mahaiak edo zure lanerako lekuak pertsona moduan definitzen zaituez edo, gitxienez, besteek zu ikusten zaituen eran eragin handia dau. Agian ez jatzu batere ardura zure lankideek pentsatzen dabena, baina agian bai zure nagusiaren iritzia ezta?Arduratzen bajatzu, hemen daukazuz gako batzuk zure mahaiak zutaz dinoena jakin daizun.

ZURE MAHAIA
ZURE IZAERA
AHOLKUAK
Bidaien argazkiak
  • Gozamen uneei lotatutako pertsona
  • Bizitzaz gozatzeari balio handia emoten deutsazu
  • Zure nagusiek oporrei lanari baino garrantzia gehiago emoten deutsazula somatu daikie
  • Kontuz argazki lar jartzeagaz
Senide, lagun eta abarren argazkiak
  • Pertsonek garrantzia handia dabe zuretzat
  • Pertsona sentibera eta giza kualitate handikoa zara
  • Sendoa eta fidagarria zara
  • Etxekoi eta familiarra
  • Lanean gitxi inplikatzen zarela somatu daikie
  • Enpresa malgu batean lan egitea komeni jatzu
Norbere argazkiak
  • Joera narzisista azalarazten dau
  • Pertsona ezagun edota garrantzitsuez inguratutakoak badira, botere harremana erakusi nahi dabe
  • Baliogarria da zure nagusitasuna erakusteko jabea edo arduraduna izatekotan
  • Besteen pareko postua izatekotan eta lankideak aurka jarri nahi ez badozu, hobe dozu ahaztea
Panpinak
  • Sormen eta fantasiadun pertsona zara
  • Batzuetan, haur izaera edo heldutasun eza erakusten dabe
  • Ziurrenik sormenezko lanetan aurkituko dozu zure lekua, publizitate sormenean arotzen direnak esaterako, holako mahaiak izaten dabez
Landare eta loreak
  • Etengabeko oreka bilaketa
  • Lasaitasuna
  • Ordena eta plangintzarekiko ardura
  • Gauzak eta xehetasunak zaintzea gogoko
  • Zure giza-gaitasunak landu daikezuzan lanbideak komeni jatzuz: gizarte-laguntza, haurtzaindegiak...
Liburuak, paperak, dokumentuak...
  • Arrazionala
  • Analisirako gaitasuna
  • Sormen gitxikoa, baina erantzunak emoteko gai
  • Garrantzitsua da paper horeek antolatuta egotea, bestela, itxura ez-profesionala edota eraginkortasun gitxikoa izango dozu
Erabateko desordena
  • Barne nahasmen edota emozionalki desorekatua egotea izan daiteke
  • Geniotasuna eta pentsamendu azkarrak
  • Saia aitez ordenatzen, ziurrenik traketsa zarela pentsatuko dabe, genioa baino gehiago
Txantxa eta komikien fotokopiak (lan munduari buruzkoak)
  • Frustrazioa
  • Ironia eta nekea
  • nekatuta bazagoz, hobe dozu asebeteko zaituen beste lan bat bilatzea jarrera txarragatik botatzen zaituen arte itxaroeta baino
Mahaia hutsik
  • Aldi baterako lana, ezegonkorra
  • Argitasun eta eraginkortasun indizea izan daiteke
  • Lana denboraldi baterako ez bada, interes falta edo alde egiteko nahia erakutsiko dozu
  • Zure buruan arreta guztia ezartzea beharrezkoa diren lanetan egotea komeniko jatzu, hala nola, komertziala.
Teknologia
  • Jakinmina
  • Erronken zalea
  • Kontuz, denbora pasan zabiltzala eta zure lankideei arreta galarazten deutsezula pentsatu daikie.
  • Itxi eizuz zure jolastxoak deskantsurako uneetarako
  • Teknoloriari lotutako lanek asebeteko zaitue
Sariak
  • Harrotasuna
  • Norbere burua erakusteko nahia
  • Zure autoritate edo nagusitasuna erakutsi behar dozuzan lanpostuak komeni jatzuz: zuzenbidea, salmentak...
Notatxoak eta post-itak
  • Oso langilea
  • Desantolatua
  • Orientazio beharra
  • Errutinan murgiltzen zaituen lan bat komeni jatzu, antolamendu arazoak ekiditeko
Gozokiak
  • Harrera onekoa, eskuzabala
  • Adiskidetasunari balio handia emotea
  • Lan-taldean aritzeko trebea
  • Zure izaera zabalak, berbalapikotzat hartzea ekarri daike
  • Komunikazio arloko lanak zuretzat eginak izan daitekez
Lurrinak edo potpurria
  • Besteen iritziak kontuan ez hartzeko joera
  • Usain onak buruan etengabe badaukazuz, lurrindenda edo lurringintzan lan egin beharko zeunke

Pertsona gazteak lanean
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz