Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Lana eta izaera : Zer dino zure mahaigainekoak zutaz?

Ordenagailuaren mahaigainekoa aspektu garrantzitsua da ordenagailuaren aurrean denbora asko igaroten dogunontzat.
Ikusezintzat hartzen badogu ere, gure mahaigainekoak ergonomia kontuan bere zeregina dauka, zeren,. gure gustura egoteak eragin positiboa inzango baitau gure ongizate eta errendimenduan. Seguru asko, denbora asko emoten badoguz pantailaren aurrean, kolore leun eta eso oso deigarriak erabiliko doguz, urdin eta berde koloreak erosoagoak izango dira gure begientzat.
Gainera, mahaigaineko ikonoen ordena edo nahasmena, kantitatea, hondoa... gure izaera erakutsiko deutse gure ordenagailua ikusten dabenei. Konturatzen ez bagara be, honen garrantziaren jabe gara, ez baitogu mahaigainekoaren hondo bardina etxean zein lanean eta ordenagailua nork ikusiko dauanaren arabera aukeratzen ei dogu.
Posible da neutroa dan hondo bat aukeratzea edota gure buruaren itxura ona eskaintzen dauan zeozer aukeratzea laneko ordenagailua danean edota ordenagailuak berak dakarren baten bat aukeratuko dogu horretan denbora alperrik galtzen ez dogulakoan... etxean aldiz, argazki pertsonalak, abeslari edo taldeenak, aktore edo aktoresenak, bidaienak... jarri ei doguz gehien. Azken finean hobeto sentiarazi eta gogokoen dogun hori bistan jartzen dogu.
Honeexek dira zure ordenagailuak zutaz dinoena jakin daizun ezinbesteko klabeak:

MAHAIGAINEKOA
IZAERA
Ikono eta dokumentu asko
  • Arreta galtzeko erreztasuna
  • Desantolatua
  • Gauzen ikuspegi globala galtzeko joera
  • Guztia eskuragarri izateko nahia
  • Dana kontrolpean izateko desioa, norbere bizitza be
Ikonoak alde bietara
  • Proportzioari balioa emon
  • Burua hotz mantentzeko gaitasuna
  • Desantolatua izateko joera
  • Zaborra gustuko ez izatea
Argazki pertsonalak: bidaiak, familia, lagunak...
  • Pertsonaren lehentasunak adierazi
  • Status soziala nabarmendu
  • Gaitasun sozialak azalarazi
Hondo laua, kolore bakarrekoa
  • Bere pribatutasunari balio handia emoten deutsan pertsona
Sari eta diplomak
  • Lorpen profesionalak agertzeko beharrizana
  • Egozentrismorako joera

Pertsona gazteak lanean
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz