Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   ETXEBIZITZA

Aholku batzuk... : Kontratatzeko tramiteak eta erreklamazioak

- Edozein hornitzailegaz altan emon baino lehen, ondo informatu zaitez eta uneko eskaintzen barri egon zaitez.

- Xehetasun guztiez ohartu zaitez; alta prozesua, epeak, abantailak...

- Hobe da tramiteak bulegoetan egitea, holan dana idatziz jasoko dozu eta.

- Bajan emoteko edozein tramite hobe idatziz egiten badozu, bai aurrez aurre zein e-mail edo ziurtatutako gutunaz, beti ere helmugara iritsi dala ziurtatzen badozu.

- Legez, zehaztasun osoz idatzitako kontratu bat izateko eskubidea daukazu, non zerbitzuaren xehetasun guztiak agertu behar diren.

- Bankuari fakturak ez ordaintzeko agindua emoteak kontratua bertan behera iztea suposatzen dau.

- Zure ordainagiriak birpasatzeko ohitura hartzea komeni da, arazoak ekiditeko.

- Konpainiari zure arazoak konpontzeko eskatu eiozu beti eta holan egiten ez badabe, zoaz kontsumitzailearen arretarako bulegoetara.

- Idatzi eizuz beti harreman pertsonaren datuak eta arazoaren erreferentzia zenbakia.

TELEFONO BIDEZKO TRAMITEAK:

- 901 eta 902 telefono zenbakiak ordainpekoak dira

- Edozer gauza telefonoz kudeatuz gero, operadorearen izena, telefono zenbakia, ordua eta data idatzi eizuz.

- Telefonoz deitu eta zure arazoa konpontzerik ez daukazula ikusten badozu, ez eizu denbora alperrik galdu eta deitu eizu barriro, beste operadore bategaz harremanetan jartzeko.

- Deitu baino lehen izan beti eskura kontratua, eskaintzaren eskuorria eta beharrezkoak izan daitekezan dokumentu guztiak (fakturak, NAN...)

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Etxeko hornidurak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz