Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Lan alkarrizketa : Alkarrizketan bertan...

LEHENENGO INPRESINOAK GARRANTZIA DAUKA:

  • Garaiz heltzea eta lasaitasuna. Itxaron non jezarri behar zaren adierazi arte, bestela, jarri zaitez beti ateari lepoa emonez.

  • Itxura ona; enpresaren filosofiarekiko egokia dan janzkera erabili eta profesional moduan emon nahi dozun itxuragaz bat datorrena. Garrantzitsua sentiarazten zaituen jantzia aukeratu, baina inoiz ez zara mozorrotuta moduan sentitu behar.

  • Emon eiozu eskua konfiantzaz eta irribarre eginez, beti adeitasunez agurtuz.

  • Jezarri zaitez modu egokian, ez zaitez jausten itzi (interes eta errespetu faltaren adierazle) ezta aulkiaren ertzean jezarri ere (konfiantza faltaren adierazle).

  • Ez zaitez jezarri agintzen deutsuen arte.

  • Edariren bat eskainiz gero, onartu egin daikezu, baina inoz ere ez edari alkoholdunik.

ALKARRIZKETAREN GARAPENEAN:

  • Ez eizu alkarrizketagilea hika edo "de tu" tratatu, holan eskatzen ez badeutsu behintzat.

  • Entzun arreta andiz alkarrizketa egiten deutsunari, bilatzen dauan profilaren gakoak emongo deutsuz.

  • Berba egiterakoan, hizkera egokia eta begirunezkoa erabili, zu zeu izateari itzi barik, ahalik eta erosoen sentitzen saiatu zaitez.

  • Ez zaitez berbalapikoa izan, ez moztu ezta guztiz isilik geratu ere.

  • Zure buruarenganako konfiantza isladatu eizu, zintzotasuna. Irribarre egizu!

  • Jarrera egokia mantendu eizu, ez zaitez lar hurbildu ezta ukondoak mahaian jarri ere.

  • Alkarrizketaren amaieran esker onekoa izan zaitez.

ZURE ERANTZUNAK:

  • Argitasunez eta labur erantzun

  • Erantzunak ondo pentsatu, baina ez denbora lar hartu erantzuteko

  • Egia esan eizu beti

  • Zuri buruz galdetuz gero, erantzunak eremu profesionalera eroan.

  • Ez erantzun ihes eginez ezta monosilaboak erabiliz

  • Lanarekiko prestutasuna erakutsi, baina ez ibili erreguka

  • Ez ibili gaizkiesaka lan egin dozun beste enpresei buruz

  • Ez ukatu galderei erantzuterik.

  • Enpresa batzuek teknika bortitzak erabiltzen dabez hautagaien mugak ezagutu nahian. Zure intimitatean sartzen diren galderei ez erantzuteko eskubidea saukazu, lanari eragiten ez deutsien kasuetan. Edukazino onean erantzun "nire lan jarduerari eragiten deutsen galderei erantzuteko prest nago".

  • Galderak egiteak interesa erakusten dau: lanpostua hobetzeko aukerez, enpresaz, lanpostuaz...

  • www.gaztebizz.eus
    94 406 80 00
    Gaztebizzaren logotipoa

    Baliozkotzea


    © 2018 - Gaztebizz