Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Lan alkarrizketa : Ohiko galderak

Izaera

  • Zeure buruaz berba egin eizu

  • Zure bizitzan arazoren bat arrakastaz konpondu dozun pasarte bat kontatu

  • Zer eskainiko zeunskio enpresari zu beste hautagaien artean aukeratuz gero?

  • Zeintzuk gaitasunak uste dozu izan behar dauzala lanpostu honetan jardungo dan pertsonak?

  • Jendeagaz lan egitea gustoko dozu edo nahiago dozu bakarka?

  • Lider edo jarraitzailetzat daukazu zure burua? Zergatik?

  • Zein da hartu dozun erabagirik garrantzitsuena?

  • Definitu eizu zure burua bost ezaugarri emonez eta arrazoitu.

  • Zer ikasi dozu zure akatsetaz?

  • Hasten dozuna amaitu egiten dozu?

  • Zelan definitzen zaituez gehien ezagutzen zaituen pertsonek?

  • Lan guztiak modu berean sarituak izango balitzaz, zer egitea gustatuko litxatzu?

  • Deskribatu eizu zure balio ekala

  • Zein pertsonek jartzen zaituez kokoteraino?

  • Ondo lo egiten dozu?

  • Hierarkiaren aurrean zein da zure jarrera?

  • Zelan sentitzen zara lan talde baten barnean?

  • Zein eritxi uste dozu daukaldala alkarrizketa honen ondoren?

Formakuntza

  • Zergatik ikasi zenduan.........?

  • Zelan aukeratu zenduan.............ikastea? Zein beste ikasketa erakartzen zaitu?

  • Nork izan eban eraginik handiena zure karrera aukeratzeko orduan?

  • Zein gai gustatzen jatzun gehien/gitxien? eta zeinetan ataratzen zenduzan nota hobeak/txarragoak?

  • Zein mailatan zure kalifikazioek zerikusia dabe zure ahalegin pertsonalean eta zein mailatan zure inteligentzia mailara?

  • Zer aldatuko zeunke zeure eskola edo fakultateko ikasketa planetik?

  • Zein izan zan ikasle moduan izan zenduan esperientziarik baikorrena?

  • Zure ikasketak jarraitu edo osatzeko asmorik daukazu?

  • Barriko hasiko bazina, zer egingo zeunkean beste modu batean?

  • Zure formakuntza osagarrian, zein seminario edo ikastaro labur egin dozuz? Zerk buultzatu zintuen egitera?

  • ikasle garaian ordezkaritza posturen bat izan zenduan?

Aurreko lanak

  • Ikasketez kanpoko beste ekintzetak komentatu

  • ikasle-lanen bat (udako lana, klaseak, praktikak...) egin zenduan?

  • Zer ikasi dozu aurreko lanetan? Zein funtzio betetzen zenduzan? Zenbat kobratzen zenduan?

  • Norbaiten lana gainbegiratu behar zenduan?

  • Zure aurreko lanetatik zein gustatu jatzi gehien/gitxien? Zergatik?

  • Zein da zure proiektu edo konponbiderik kreatiboena?

  • Zelangoa zan zure kideekiko, nagusiekiko edo mendeko langileekiko harremana?

  • Zein da jasan dozun egoerarik desatseginena? Zelan egin zeuntsan aurre?

  • Deskribatu eizu izan dozun ugazabarik onena eta txarrena.

  • Deskribatu eizu ohiko egun bat zure aurreko lanean

  • Zelan lortu zenduan lan edo praktika hori?

Lanpostua

  • Zer dakizu gure enpresaz?

  • Zer erakartzen zaitu?

  • Zein lan giro nahiago dozu?

  • Aurreikusi daitekeen lan bat edo aldagarria dan bat nahiago dozu?

  • Zein harreman ikusten dozu egokien nagusi baten eta bere hurbileneko laguntzailearen artean?

  • Beste herri/hiri/herrialde batera aldatzeko edo bidaiatzeko prestutasuna daukazu?

  • Kokapen geografikoarekiko lehentasunik daukazu?

  • Zein uste dozu zure zailtasunik handiena izan daitekeelan ikasle bizitzatik lan mundura igarotzeko?

  • Zein sailak (marketing, finantzak, ekoizpena, salmentak...) erakartzen zaitu gehien?

  • Zeintzuk dira lanpostu honetarako zure trebetasun eta ahuleziak?

  • Zelan ikusten dozu zure burua 5 edo 10 urte barru?

  • Zeintzuk dira zure epe luzeko helburuak? Zelan uste dozu lortuko dozuzala?

  • Zelan izan zenduan lanpostu honen barri?

  • Zergatik uste dozu lan honetan arrakasta izango dozula?

  • Zelango nagusi motagaz lan egin nahi izango zeunke?

  • Zelango nagusi motagaz uste dozu talka egingo zeunkeala?

  • Enpresaren eskutik formakuntza ikastaro bat egiteko prest egongo zinateke, kontratatua izan aurretik?

  • Zenbat irabazi nahi dozu orain? Eta bost urte barru?

  • Enpresa handi, txiki, publiko, pribatu... batean lan egitea nahiago dozu? Zergatik?

  • Noiz hasi zaitekez lanean?

  • Zure aurreko lanetatik nork emon ahal dauz zure buruzko erreferentziak?

  • Betse hautaketa prozesuren batean parte hartzen dozu?

  • Zer uste dozu.....moneta batasunaz, terrorismoaz, feminismoaz, politikariez, sindikatuez............?

  • Zure guraso edo bikotekideagaz zure lanaren gora beherak komentatzen dozuz?

Bizitza pribatua

  • Nogaz bizi zara?

  • Zertan dihardu zure familia?

  • Bikoterik daukazu? Ezkonduta zagoz? Zer uste dau zure familiak lan honetaz?

  • Zer egiten dozu aisialdian?

  • Zeintzuk dira zure zaletasunak?

  • Zein da irakurri dozun azken liburua? Zer iruditu jatzun?

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz