Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Titulazinoak : IT Txartela

Zer da?

IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du.

Noretzat?

Informazioaren Gizartea esaten zaion horretan moldatzeko gaitasunak egiaztatu nahi dituzten herritar guztiei zuzenduta dago, eta helburu bikoitza du:

Herritarrak motibatzeaInformazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri baten truke.

Erakundeko pertsonek nahiz etorkizunean hartzea aurreikusitakoek IKTetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera ematen die tresna honek enpresei eta administrazioei.

Zertarako?

Administrazio publikoek eta enpresa pribatuek IT Txartelaren ziurtagiria eskatzen dute lanpostu jakin batzuk eskuratzeko. Esaterako, SPRI SA eta HAEEk (Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea) ziurtagiri hori erabiltzen dute funtzionarioen ofimatika ikastaroak baloratzeko barne tresna gisa.

Beste erakunde publiko batzuek IT Txartela eskatzen dute lanpostu publikoak eskuratzeko, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak

Zelan funtzionatzen dau?

Proba bat egin ahal izateko, erabiltzaileak, lehenik, web orrian erregistratu beharko du gako pertsonal bat sortuz.

Zentro Kreditatuetan emango da izena edo INSKRIPZIO INPRIMAKIAREN bidez. Erabiltzaileak eskatutako datu pertsonalak jakinaraziko ditu eta proba egin nahi duen zentroa aukeratuko du. Behin zentroa aukeratuta, eguna eta ordua finkatuta daude, eta ezingo dira aldatu. Adibidez, erabiltzaileak proba Donostian egitea erabakitzen badu, zentro horrek proba egiteko eguna eta ordua zehaztuta izango ditu, esaterako, asteartean arratsaldeko seietan. Erabiltzaileak proba hileko zein asteartetan egin nahi duen bakarrik aukeratu ahal izango du.

Pertsona bat proba egingo den orduan azaltzen ez bada, baja emango zaio automatikoki eta deialdia galduko du; berriz alta eman beharko du ziurtagiria beste une batean egiteko, azaldutako prozeduraren arabera.

Azterketa data baino 4 egun natural lehenago arte matrikulatzeko aukera egongo da, salbu eta plazaren bat eskuragarri badago dagoeneko izena emanda daudenen artean. Kasu horretan, azterketaren egunaren bezperan ere matrikulatzeko aukera izango da.

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz