Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Aldi berean ikasi eta lan egitea : Arrazoiak, zailtasunak eta abantailak

IKASTEN DOZUN BITARTEAN LAN EGITEKO ARRAZOIAK:
  • Beharrizan ekonomikoa
  • Independentzia ekonomikoa bilatzea
LAN EGITEN DOZUN BITARTEAN IKASTEKO ARRAZOIAK:
  • Zure curriculuma eta formakuntza hobetzea lanpostu edo lanbide barri batera hautatzeko aukera izateko
  • Benetan gustuko dozun horretan formakuntza jasotzea, nahiz eta zure egungo lanagaz zer ikusirik ez izan
  • Lanpostu bat itzi ezin izate, arrazoi ekonomikoak, hezkuntzakoak edo familiarrak direla eta
ZAILTASUNAK:
  • Posible da ikasketa garaia luzatzea edota inoiz ez amaitzea, zuk ezagutzen dozu zure burua inor baino hobeto...
  • Unibertsitateen Lege Organikoak bere 44. artikuluan ikasleei "bere formakuntza akademikoa eta lana uztartzea baimentzen deutsen" eredua aipatzen dau, halanda be, Administrazioek eta unibertsitateek oztopoak jartzen dabez hau gauzatzeko orduan.
  • Beka eskasia, formakuntza presentzialera bidaratuak, eta enpresen malgutasun eza.
IKASTEN DOZUN BITARTEAN LAN EGITEAREN ABANTAILAK:
  • Etengabeko formakuntzari begira, lana eta ikasketak uztartzeko ohitura hartzen dozu.
  • Lan esperientzia beti izango da baikorra, nahiz eta zure ikasketekaz zer ikusirik izan ez.
  • Lana zure ikasketekaz harremanduta badago, posible da ikasten laguntzea.
  • Ikasten amaitzen dozunerako zure curriculuma osatzeko baliogarria izango da.
  • Ikasten dozun bitartean lan egiteak zertan laguntzen zaitu?
    • Presioagaz lan egiten ikastera
    • Denborari zukua ateratzera eta aisialdia murrizten ikastera
    • Norbere esfortzuaz lortutako diruari balioa emotera
    • Esperientzia eta independentzia ekonomikoari balioa emotera
ordutegia
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz