Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Aldi berean ikasi eta lan egitea : Arrakastaren 6 gakoak

  • MOTIBAZIOA: Aukeratu benetan gustatzen edo interesatzen jatzun zeozer, bestela, presioak gainezka egingo deutsu eta ez dozu amaituko.

  • ANTOLAKUNTZA: Ezertan izena emon edo lan eskaintza bat onartu aurretik, ziurtatu eizu ordutegiak bateragarriak direla eta zure bizitza pribaturako tartea izten dozula.

  • PLANGINTZA: antolatu eizu ikasketa, lan, aisialdi ekintzak... batzen dauzan ordutegien taula bat. Ordutegi horretan ezustekoen aurrean ikasketa orduak ez galtzeko, ikasketa saio extra bat jartzea gomendatzen da.

  • IKASKETA ESPAZIOA: aukeratu eizu arreta galaraziko deutsuen gauzarik bako leku bat, zure ikasketa espazio finkoa bihurtu daiten. Etxeko gela bat, liburutegia, unibertsitateko ikasketa gela... izan daiteke. Garrantzitsua da bertara joatea esfortzu handia ez izatea, zure espazioa mantendu daizun.

  • ARRETA: amatatu eizu telebista eta irratia, mp3, ipod eta abarrak, kanpora!! Ahaztu sakelekoa eta telefonoa... Sarea behar badozu ikasteko orduan, zure egoera "konexiorik gabe" izan daitela txat, sare sozial, mezularitza azkar eta abarrean.

  • KOMUNIKAZIOA: egizu berba zure lagun, kide, senide edota bikoteagaz. Azaldu argi eta garbi zein dan zure egoeta barria eta denbora gitxiago izango dozula eurentzako. Ulertzen saiatu beharko dira eta zure ikasketa orduak errespetatzen ikasi.
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz