Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   ETXEBIZITZA

Telefonia : Telefono bidezko spam-a

Telefono bidezko spam-a dira eskatu ez doguzan eta gure telefonoan (finko zein sakelekoan) jasoten doguzan dei eta mezu komertzialak dira.

Jasanezinak dira komeni ez jakun une batean edota maiztasun handiagaz jasotzen doguzan heinean.

Ezer baino lehen bi motatako dei komertzialak desbardindiko doguz. Alde batetik, bezero garen edo izan garen konpainien eskutik datorkuzan deiak, gure datuak eskaini deutseguzalako eta, bestetik, inongo harreman komertzialik izan ez dogun konpainienak.

HARREMAN KOMERTZIALDUN ENPRESAK:

Gu geu izan gara uneren batean gure datuak erraztu deutseguzanak eta orain, publizitatea edota informazinoa bihaltzeko gaitasuna dabe.

Zelan ekidin mota honetako spam-a?

Guk eskeiniktako indromazinoa era berean desagertaraztea eskatu daikezu. Nahiko da bezeroarenganako arreta zerbitzuari eskatzea bai gutun bidez, zein telefono, email edo faxez.

HARREMAN KOMERTZIAL BAKO ENPRESAK:

Inoiz harremanik izan ez dogun enpresak dira, baina gure datuak telefono gida edo besteren batzuen datu baseak erosiz lortu dabezanak.

Zelan ekidin mota honetako spam-a?

Aukera desbardinak dagoz bajan emoteko:

  • Argi eta garbi zerbitzua kontratatu nahi ez dogula adierazi eta dei gehiago jaso nahi ez dogula azaldu.
  • Bezeroarentzako arreta zerbitzuagaz harremanetan jarri eta gehiago deitu ez daien eskatu.
Etxeko hornidurak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz