Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   ETXEBIZITZA

Telefonia : Telefono gidatik bajan emotea

Hasteko, jakin beharra daukazu telefono gida informazio iturri publikotzat hartzen dala eta beraz, publizitate harremanak ezartzeko erabili daiteke.

Zure telefono konpainiak zure datuak gidan argitaratu badauz, zuk zeuk kontratazioa egitean baimena emon zendualako izan da. Era berean, datu horreek kentzea eskatu daikezu. Arazo bakarra dago, gida barrietan argitaratuko ez bada be, aurreko gidetatik ezin izango da ezabatu.

Zelan egiten da?

Oso erreza da, zure konpainiaren arreta edo informazio telefonora deitu eta gidan agertu nahi ez dozula adierazi behar dozu, zure datuak argitaratu ez daitezan.

Baina... nik telefonoa gidan agertu daiten gura dot

Zure zenbakia gidan agertu daiten nahi badozu, partikularrek bilatzeko aukera izan daien, badago beste aukera bat. Zure konpainiagaz harremanetan jarri baino ez dozu egin behar eta nahiz eta gidan agertu, zure zenbakiak erabilera komertzialik izatea nahi ez dozula adierazi. Zure telefono zenbakiaren aurretik “p” bat inprimatuko da, bere erabilera komertzala mugatuz.

Etxeko hornidurak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz