Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Bolonia Plana : Zalantzak argitzen

  1. Zelango arazoak izango neukez gradura egokitu nahi izango ez baneu?

Egungo karrerarekin jarraitu daikezu. Boloniara egokitu barik. Gainditzeko faltan daukazuzan ikasgaietan matrikulatzeagaz nahiko da.

  1. Zer gertatzen da irakaskuntza barik geratzen diren ikasgaiekaz?

Gradu barriak ezarrita, ordezkatzen dabezan gaiak desagertu egingo dira. Aurten ez duzu 1. mailan gainditu bako gaien klaserik izango, baina tutoretzak eta ebaluazioak izateko eskubidea izango dozu. Ikasgai praktikoetarako egokitutako sistema ezarriko da.

  1. Derrigorrezkoa da irakaskuntza bako ikasgaietan matrikulatzea?

Gainditu bako guztietan nahitaez matrikulatu behar zara, egiteko azkeneko urtea bada.

  1. Zenbat deialditara aurkezteko aukera daukat irakasgai honeetan?

Guztira 6 deialdi izango dozuz. Deialdi honeek ikasgaia desagertu ondorengo bi urteetan agortuko dira eta berariazko epaimahaiek ebaluatuko dabez.

  1. Zelan eragiten nau iraunkortasun araudi barriak?

Egungo titulazioekaz jarraitzea erabakiz gero, ez dau eraginik izango, gradu barrientzako da eta. Zure kasuan, EHUko Gizarte Kontseiluak 2005ean onartutako araudia interesatzen jatzu.

  1. Denbora partzialeko ikaslea izan naiteke?

Graduetara egokitu ez zarenez, ez daukazuzu honetarako aukerarik. Nahi adina gaitan matrikulatu zaitekez. Baina, kontuan izan beharko dozu gehienez bi urte daukazuzala gainditzeko, behin betirako desagertu baino lehen.

  1. Doktoregoa egiteko hobe dot nire titulazioa mantendu edo egokitzea?

Doktoregora sartu ahal izateko 300 kredito gaindituta izan behar dozuz. Bai graduan zein lizentziaturan, doktoregora sartzeko masterra egin beharko dozu. Diplomaduna bazara, gradura gokitzea komeni jatzu.

  1. Gomendagarria da gradura egokitzea?

Diplomatura edo ingeniaritza teknikoa dabenei gradura egokitzea gomendatzen jake. Goi mailako karrera bat ikasten bazabilz eta geratzen jatzuzan ikasgaiak gainditzeko aukera ikusten badozu, hone da egokitu barik amaitzea.

  1. Zer egin behar dot nire diplomatura edo ingeniaritza teknikoa egokitzeko?

Egokitze ikastaro bat egin beharko dozu zure graduari dagokiozan ikasgaiekaz eta gradu barriek eskatzen dabem gradu amaierako lana aurkeztu beharko dozu.

  1. Zer da egokitze ikastaro bat?

Guztira 60 ECTS osatzen dabezan eta gainditu behar dozuzan ikasgaien multzoa da.
Forges - Selektibitatea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz