Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Eski estazioak : Edur motak

Edur mota
Noiz?
Ezaugarriak
Edur freskoa
Jausi barri danean
Edur sikua, dentsitate baxukoa. Ezin da trinkotu.
Hauts Edurra
Edur fresko oro Hauts edurra da
Maluten multzoa edo lotura gitxiko kristalak. “Hauts hodeiak” agertzea ahalbidetzen dau biraketetan.
Edur birjina
Modu artifizialean eraldatu ez danean.
Edurra zapaltzeko marina edo eskiatzaileek zapaldu bakoa.
Edur zapaldua
Eskiatzaileen edo makinen zapalkuntza jasan dauanean
Aurreko egoera edozein izanda ere trinko geratzen da, eskiatzea erraztuz.
Edur artifiziala
Kanoien bidez sortu danean
Sortu ondoren beste motatako edurra bihurtu daiteke
Izoztutako Edurra
Edurrak fusio eta berrizozte prozesuak jasan dauzanean, garauen banakako entitatea galduz.
Gainazal lau eta disdiratsua. Irristagarriena da. Ertzek ondo zorroztuta egon behar dabe.
Hauts Edur gogorra
Makinek zapaldutako edur gogorraren gainean hauts edur geruza fina dagoenean.
Eski pistetan gehien emoten dana.
Edur hezea
Euriak edo temperatura garaiek edurra eta ura nahastean
Zenbat eta ur gehiago orduan eta trinkoagotzeko errazagoa. Gero eta zailago eta astunagoa da eskiatzea.
Zolda Edurra
Oinarri bigun eta gainazal gogorra dagoenean. Iluntzean arrunta izaten da, gainazala azkarrago hozten dalako.
Edur oso hezeagaz batera, eskiatzeko zailena da.
Udabarri Edurra
Urtze-Berrizozte prozesua martxan jartzeko beste bero dagoenean.
Edurrak itxura desbardina dauka egunean zehar, temperatura aldaketen arabera.
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz