Orientazio eta enplegu-zerbitzuak doako zerbitzu publikoak dira. Bertan ikastaroak egiteko aukera duzu -internet bidezko lan bilaketari buruz, besteak beste-. Lana bilatzeko aholkularitza pertsonalizatua ere eskeintzen dute.
Lanbide.net -en izena emanez gero, bertako lan eskeintzen berri jakingo duzu. Horretarako, Lanbideko bulegoetan izena eman ezazu.
Orientabidea, Bizkaiko Foru Aldundiko orientazio zerbitzuak, zure bide profesionala argitzeko tresnak ditu. Nora zoazen jakin ala ez, oso erabilgarriak izango zaizkizu.
Adibidez, Lanbide.net Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta bere eginkizuna langabeen lan-munduratzea erraztea da, enplegu-politika aktiboen bitartez. Lanbide.net webgunean lana bilatu eta eskaini dezakezu eta diruz lagundutako ikastaroei, izen-emateei, prestakuntza zentroei eta abarreri buruzko informazioa ere aurkituko duzu. Era berean, Interneteko atari honetan elkarrizketa pertsonalizatuari eta lana bilatzeko teknika eta erremintei buruzko argibideak ere eskuratu ditzakezu.
Lanbide.net orriak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Benetako lan-eskaintzak (Lanbideren eskaintzak, prentsan argitaratutako eskaintzak, lan publikoa...).
- Lanbide-heziketari buruzko eskaintza.
- Interesatzen zaizun edozein lanbiderekin zerikusia duen informazioa.
- Profesional gisa eta enpresa gisa lagungarriak izango dituzuen bestelako edukiak.