Erosteko eskaintza egin baino lehen...
Jarrai itzazu honako pausuak:
1. Jabego titulua eskatu iezaiozu aurreko jabeari
2. Erregistroaren agiria eskatu, etxebizitzaren jabea nor den ziurtatu eta bere gaineko kargarik ez dagoela jakiteko.
3. Kargarik baldin badu, aurretiaz konpontzeko eska iezaiozu jabeari. Kontratuan idatziz dagoela ziurtatu ezazu.
4. Ordainketen gainean arreta jarri: komunitate gastuak, zergak, alokairuak.. Etxebizitza berrietan: bizi ahal izateko baimena, karga urbanistikoak, obrarako baimena... Aldez aurretik dena konpontzea eska ezazu, erosterakoan zure ardura bihurtuko baitira bestela.
Ez zaitez inola ere arriskatu eta den dena ondo idatziz jar ezazu kontratua sinatu baino lehen.