Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Zure arropa barritu eizu sormena erabiliz! : Kustomizatu eta berrerabili zure kamisetak

Zure kamiseta zaharrek beste aukera bat merezi dute! Hona hemen hainbat proposamen, zure sormena zure jantzietan isladatu dadin! Ez dago aitzakirik! Bideo-webguneek "tutorials" bideoen bitartez josten eta arropa mozten ikasi dezakezu!

Gogoko duzun kamiseta batek zulo bat badu edo ezin baduzu ongi garbitu:

  • Margoztu ezazu! ehunak pintatzeko pinturarekin, edo errotulagailuekin. Lehortzen utzi eta plantxatu ezazu, beti ere produktuaren azalpenak jarraituz.
  • Zure marrazkirik gogokoena+kamiseta bat =ideia bikaina! fotokopia denda askotan nikietan inprimatzeko zerbitzua eskeintzen dute. Kamisetak kolore argikoa izan behar du, irudiak transparentzia izango baitu.
  • Fieltrozko apainketa: Fieltroa ebaki eta zure erropan josi. Fieltroa uzkurtu ez dadin, nikia ur hotzez garbitu ezazu.
  • Belkroa: Bi motatakoa aurkituko duzu: plantxarekin itsastekoa edo jostekoa. Ideia bat: belkroraren parte bakoitza itsasi kamiseta bitan. Bietako bat oparitu ezazu. Horrela, zuek biok kamiseta janztean, agurtzean itsatsita geratuko zarete!!

Erabilera berria merezi duten kamisetak:

  • Telazko boltsa batean bihurtu ezazu: besoak moztuz eta azpiko aldeko irekiera josiz.
  • Buruko baten funda egin hainbeste gustoko duzun kamiseta horrekin....baina tamalez jantzi nahi ez dezakezuna, txikia geratzen zaizulako! Berriztatu ezazu zure gelaren apainketa!

Erosketetan
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz