Nerbio anorexia gaixotasun psikiatriko larria da. Elikadurarekiko jarrera arazoen artean sailkatzen da eta heriotza ondorioak izan daikez.
Bere ezaugarri nagusia itxura fisikoagaz eta argal egoteagaz ardura gehiegi izatea da. Orain dala hamarkada asko diagnostikatuta dagoen gaixotasuna da eta adituek irizpide bateratua dabe bere gainean.
Definizioa: gaixoak berak bultzatutako eta mantendutako pisu galera handiagatik nabarmentzen dan gaixotasuna.
Nerbio anorexia oso lotuta dago emakumezkoekaz (%90-95) baina gero eta gizonezko gehiagok pairatzen dabe.
Oso garrantzitsua da pisu galera sorrarazten daben beste gaixotasunengatik bereiztea, hala nola, depresioak eta bestelako gaixotasun fikiko batzuk. Bereizgarri nabarmenenak gaixoaren argaltzeko gogo bizia eta pisua berreskuratzeko bildurra dira.