Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Tatuajeak : Tatuajea kentzea

Gaztebizz-en gomendioak beranduegi heldu jatzuz eta badaukazu tatuajea eginda? Ez jatzu gustatzen tatuatuta daukazuna? Daroazunaz damutu zara edo ez jatzun behar dan moduan geratu?

Cover-up egitearen aukera alde batera itzi badozu, hau da, tatuajea eraldatu eta beste handiago baten parte bihurtzea, pentsa koloreetako tatuajeentzako aukerarik onena izan daitekeela. Zure erabakiaz komentzituta bazagoz, hemen daukazuz tatuajea kentzeko aukerak, zuere azala ahalik eta gitxien kaltetzeko.

Jakin behar dozun lehenengo gauza, kolorearen kontua da. Kolorearen arabera, tatuajea kentzea zailagoa izango da. Gorria eta berdea, kentzeko zailagoak dira eta arrastoak izteko aukera handiagoa dabe. Urdina eta baltza aldiz kentzeko errazagoak dira eta emoitza hobeak izaten dabez.

TRATAMENDUAK:

Q-switch laserra:

Koloreek laserraren energia xurgatzen dabe eta gitxika gitxika desagertzen doa azala kaltetu barik.

Astero sesio bat emon behar da 6-7 astez.

Gunea gorrituta geratuko jatzu, eta posible da orbaina sortzea, egun batzuetan bakarrik jausiko dana.

Dermoerrekuntza:

Tatuajearen gunea izoztean datza eta gero lixatzean, azalaren lehen kapa kentzeko.

Laserra baino merkeagoa da.

Azala leun izten dau eta erredura baten antzeko zauri bat, denboragaz desagertuko dana. Orbaina geratzea posible da.

Kremak:

6-9 hilabetetan tatuajea kentzeko gai direla esaten dabe.

Tratamendu merkeena da, baina baita arrakastarako aukera gitxien eskaintzen dauana.

Estetika
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz