Kontratuan agertu beharreko datuak:
- Etxebizitzaren identifikazioa, katastroaren erreferentzia.
- Jabe edo akura-hartzaulearen izen-abizenak eta NANa.
- Etxebizitzaren deskribapena, zenbat eta zehatzen hobe.
- Urte osoko errentaren zenbatekoa eta beronen eguneraketaren inguruko xehetasunen klausula.
- Iraupena, aldez aurretik adostu behar da. Besterik adostu ezean urte batekotzat hartzen da.
- Ordainketa modua.
- Fidantza: berme moduan ordainduko dan zenbatekoa hilabeteko errentaren parekoa izango da. Gogoratu dana dala, akura-hartzaileak beste abal edo berme bat eskatzeko eskubidea ere badaukala.
- Gastuen banaketa. Nork zer ordaindu beharko dauan zehaztu behar da, alde bien arteko akordio batera iritsiz.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Ez da zentimo bat ere ordaindu behar kontratua baino lehen.
- Klausula guztiak arreta handiz irakurri.
- Kontuan izan kontratua erregistratu behar dala.
- Edozer gastu baino lehen ziurtatu etxebizitzak ez daukala atzeratutako gasturik.