Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Ortua balkoian : Landaketa

Badagoz landaketa edo birlandaketa (guk erein ezkero) behar daben landareak ere.

Orain aipatuklo doguzan landareak guk geuk ereiteko aukera edo landaretxoa erosketo aukera izango dogu.

Guk geuk ereindako haziak badira, prozesua ereite-landareen antzekoa izango da. Lurran zehar haziak zabaldu beharko doguz eta landareak apur bat hazten diranean, traba egiten dabenak jkenduko doguz. Landareek tamaina nahikoa hartzen dabenean banan banan kendu eta leku handiago batean birlandatu beharko doguz.

TOMATEA

Landare hau nahiko minbera da eta zainketa asko behar dauz. Lur nahiko behar dau, beraz hondo handiko loreontzia beharko dozu. Gainera, landareen artean 25-30 zentimetroko tartea itxi beharko dozu, beraz loreontzia luzea ere izan beharko da.

Tutore bat behako dau, hau da, gida moduan egingo dauan adartxo edo makil bat, zurtoinera lotuko doguna landarea hazten dan heinean. Laburtuak ere izan behar dira, hau da, zurtoinean urteten diren hostoak kendu beharko dozuz tomateren bat jan nahi badozu.

Hobe da Cherry deritzen tomateekaz hastea, oso emonkorra eta gogorra baita gaixotasunen aurrean.
Tomatean oso ohikoa dan honddo bat ekiditeko, hostoak bustitzea komeni da, landarea ahalik eta gitxien ukutzea eta lurrean uholderik ez eragitea.

PIPERRA

Tomatearen kasuan moduan, 25 zentimetroko0o tartea itzi beharko dogu, baina honek ez dau hainbeste zaintzarik beharko. Saiatu zaitez lurra heze mantentzen, baina larregikeriarik barik eta piperrak hazten diren heinean batu eizuz.

PIPERMINAK oso emonkorrak dira eta loreontzian hazteko errazak, beraz, aukera ona izan daitekez piperrekaz praktikatzen hasteko.

UHAZA ETA ZIAZERBA

20 zentimetroko tarteagaz landatu behar dira eta banakako loreontzietan era landatu daitekez. Ez dabe behar izango hondo handiegiko loreontzirik.

Argiztapen larregiak erre egin daikez, batez ere lurra heze mantentzen ez badozu. Haztean landareak oso gertu badagoz, uragaz kontu handia izan beharko da, hezeegi egotean beheko aldea usteldu egin daite eta.

AZAK ETA BROKOLIA

Landare honeek ondo haztea zailagoa da, exigentzia maila altuagoa dabe eta. Gainera, lur asko behar izaten dabe. Halanda be, nahi izanez gero, landatu egin daitekez eta piperren moduko zaintza izango dabe.

KALABAZINA

Lore ederra emoten dauan landare bat da, polita egiteko ere hazi daitekeena. Ez da oso erreza loreontzi batean haztea, leku handia eta ur asko behar izango dau eta.

Loreengatik baino ez bada ere, jangarriak ere badirela, merezi dau saiatzeak, nahiz eta fruitu handiegirik ez lortu. Banaka nahiz hainbat alkarregaz landatuta ere, loreontzi handia beharko dogu.

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz