Gaztebizz - Berriakhttp://www.gaztebizz.eus/Noticias/index.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=1&P=P1es-EUhourly1<![CDATA[Bekak, oposizioak, lehiaketak, azterketak, formakuntzen deialdiak]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=37664&P=P1&IdC=65530, Sat Jan 2018 00:00:00Hemen aurkituko dituzu enplegu-eskaintza, beka, diru-laguntza, ikastaro eta lehiaketa interesgarriak.

]]>
<![CDATA[BizkaIdatz IX. Literatura Saria]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52263&P=P1&IdC=4 | 5 | 53 | 40822, Sat Sep 2017 00:00:00 BizkaIdatz IX. Literatura Sariak bizkaitarren sormen literarioa bultzatzea du helburu. Bertan hamasei urtetik gorako pertsonek parte har dezakete. Horretarako jatorrizko lanak aurkeztu behar dira, hau da, aurretiaz argitaratu gabeak.

 Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da:

 Zaunkak, Karmele Jaio Eigurenek idatzita.

Un merluzo de anzuelo, Alejandro Fernández Aldasororena.

Idazlanak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 28tik irailaren 22ra arte luzatuko da.

]]>
<![CDATA[Zu ere etorkizun handiko kirolaria izan zaitezke!]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52119&P=P1&IdC=4 | 53 | 104 | 120 | 23711, Sat Sep 2017 00:00:00Etorkizun handiko kirolari izateko aukera dute 1996 eta 2002. urteen artean jaio eta lehen mailako lehiaketetan parte hartzea edo horietan emaitza onak edukitzea egiaztatzen dutenek. Bizkaiko etorkizun handiko kirolariek medikuntzako jarraipena, laguntza teknikoa, materiala eta aholkularitza akademikoa jasoko dituzte.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 2017-2018 urteetan Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horiei laguntza emateko programaren araudia ezartzen duen Foru Dekretua onetsi du. Horrela  foru erakundeak etorkizun handiko kirolari bizkaitarrak identifikatu nahi ditu, neskak eta mutilak, egunera arte lehiaketetan goi-maila lortu ez arren, horretarako gaitasuna erakusten dutenak.

 

Etorkizun handiko kirolaritzat jotako pertsonak programa honetan sartuko dira eta ondoren aipatzen diren onurak izango dituzte: medikuntzaren arloko jarraipena (kirol-medikuntzako azterketa, bihotzeko ekografia, analitika, kirolaren arloko medikuntzako kontsultak, orientazio dietetikoa); bere kirol teknikariarekin batera, kirolaria laguntzea, material eta euskarri teknikoak emanez kirol emaitzak hobetzeko; etengabeko formazioa, izaera praktikoduna, hileroko tailerren bidez; eta aholkularitza akademikoa  prestakuntzako ibilbide guztietan eta goi mailako ikasketetara iristeko.

 

Etorkizun handiko kirolariaren izaera lortu ahal izateko pertsona interesdunek eskabidea aurkeztu behar dute Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailean; eskabide horiek  aurtengo irailaren 11tik 22ra arte aurkez daitezke.  Eskatzaile guztiek kasuan kasuko Bizkaiko Lurralde Federazioak kudeatutako lizentzia eduki behar dute eta 1996  eta 2002. urteen artean jaiotakoak izango dira; dena dela, salbuespen gisa, urte horiek baino lehen edo ondoren jaiotako kirolariak sartu ahal izango dira, betiere kasuan kasuko Lurralde Federazioak behar bezala justifikatzen badu. Halaber, eskatzaileek kirol merezimenduak egiaztatu beharko dituzte, adibidez titulu ofiziala lortzeko edo mundu mailako txapelketa edo Joko Olinpikoetarako sailkatzeko balio duten nazioarte edo estatu mailako lehiaketetan esku hartzea, estatuko selekzioaren kontzentrazioetan parte hartzea, edo modalitate horretako  Bizkaiko Lurralde Federazioak egiaztatuko dituen garrantzizko  lehiaketetan  parte hartzea.

 

Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkartearen pertsonal teknikoak eratuko duen Ebaluazio-Batzorde batek  eskatzaileen kirol merezimenduak ebaluatuko ditu eta Batzorde horrek  ezarriko du hautagaiak etorkizun handiko kirolariaren izaera lortu duela. Hautagaiak izaera hori lortzen badu  2018ko abenduaren 31ra arte mantenduko du.

 

Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horiei laguntza emateko programan egon daitezkeen zalantzen arloko aholkularitza eskainiko du. Era berean, beharrezko informazio guztia www.bizkaia.eus/laguntzaileKirolak web orrian lor daiteke.

]]>
<![CDATA[GERO ARTE! BIRZIKLATU ETA ATZERA ITZULARAZI]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52367&P=P1&IdC=4201, Sat Aug 2017 00:00:00 

Gero arte! Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, herritarrak birziklapenaren garrantziaz jabetzeko abian jarri den komunikazio kanpaina da. Teoriatik praktikara joateko tenorea da.

 

 Birziklapenari esker botatzen ditugun hondakinak gure eskuetara itzultzen dira beste elementu batean eraldatuta. Urrezko hiru arauak identifikatu, erlazionatu eta barneratzeko garaia da. Birziklatu eta Gero arte! esateko unea da.

]]>
<![CDATA[Doako autobus-zerbitzua Gorbeiara igotzeko San Inazio egunean]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52358&P=P1&IdC=23731, Sat Jul 2017 00:00:00 Bizkaiko Foru Aldundiak berriro eskainiko du doako autobus-zerbitzua Gorbeiara igotzeko San Inazio egunean

Bederatzigarren urtez jarraian, lehenengo Gorbeibusa goizeko zazpietan irtengo da; ordu horretan lehenengo aldiz igoko da Pagomakurrera. Arratsaldeko zazpietan itzuliko da handik azken autobusa. 

Foru Aldundiak eta Areatzako Udalak doako zazpi aparkaleku prestatu dituzte Arratiako udalerri horretan, Gorbeibusa hartu eta gurutzeraino oinez igotzeko asmoz bertaratzen diren pertsonentzat.

Uztailaren 31n debekatuta egongo da foru autobusak erabiliko duen zirkuitura norberaren ibilgailuarekin sartzea; bertan lurrak dituztenek, abeltzainek eta inguruko erabiltzaileek ere ezin izango dute sartu. Halaber, ezin izango da mendira joan bizikletaz edo zaldiz.

Bilbao, 2017ko uztailaren 25a. Bizkaiko Foru Aldundiak Gorbeibusa jarriko du martxan hilaren 31n. Doako autobus-zerbitzu horren bidez Gobeiara igo ahal izango da San Inazio egunean; horrela, Arratiako eta Nerbioiko tradizioa bete ahal izango da. Bederatzigarren urtez jarraian ematen da zerbitzu hau, helburu bikoitzarekin: ingurune naturala babestea eta mendi ezagun horretako pistetan zirkulazio arazorik ez egotea. Horrela, ingurune natural hori hobeto zainduko da hainbat pertsona hurbiltzen diren egun horretan.

Gorbeibusak hamabi orduko zerbitzua emango du: goizeko zazpietan lehenengo bidaia egingo du Areatzatik (udal igerilekuetatik hurbil) Pagomakurrera igotzeko; eta arratsaldeko zazpietan irtengo da azken autobusa aisia-gunetik Arratiako udalerri horretarantz. Bidaiak 20 minuturo egingo dira, bi noranzkoetan.

Ingurunea babesteko asmoz jartzen da martxan garraio publikoaren zerbitzu hau eta, ondorioz, mendiko aparkaleku guztiak itxiko dira eta egun osoan ezin izango dira banakoen ibilgailuak hara sartu (lurren jabeak, abeltzainak eta inguruko babeslekuen erabiltzaileak ere ezin izango dira sartu). Halaber, ezin izango da Aldundiak autobusentzat erabiliko duen zirkuitura sartu txirrinduekin edo zaldiekin.

Areatzara autoz doazen pertsonentzat zazpi aparkaleku prestatu dituzte Aldundiak eta Areatzako Udalak udal-mugartean bertan. Beraz, gurutzeraino igoko diren pertsonek udalerrian aparkatu ahal izango dituzte haien autoak eta Gorbeibusa hartu Pagomakurreraino igotzeko; ondoren, oinez jarraitu ahal izango dute tontorreraino.

Aparkalekuak leku estrategikoetan daude, autobus-zerbitzuaren abiapuntura erraz heldu ahal izateko. Zehazki, hemen daude aparkalekuak: Arratiano jatetxean, Astondoa Piroteknian, Guardaminon, Eskolan, Bolibarren, Karpon eta Iturrimaurren.

]]>
<![CDATA[Matiz elkarteak eta Aldundiak bultzatutako EquAPPeal sare sozialak berdintasunezko bikote harremanak sustatuko ditu gazteen artean]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52326&P=P1&IdC=411, Sat Jul 2017 00:00:00 Sarea 14 eta 29 urte bitarteko neska-mutilentzat pentsaturik dago eta haren xede nagusia da estereotipo edo aurreiritzi sexistetatik urrundutako maitasun eta bikote harremanak sustatzea, gaur egun existitzen diren bestelako harreman sareetatik bereiziz. Adin tarte horretako gazteen %99k egunero erabiltzen dituzte halako sarea sozialak. Emakunderen datuen arabera, 2016an genero indarkeria jasan duten emakumezkoen %34,4k 30 urte edo gutxiago zituzten eta biktimen %8 inguru adin txikikoak ziren. EquAPPeal proiektua hautatua izan da gazte arloko gizarte berrikuntzarako proiektuen aldeko diru-laguntzen programaren markoan 2016ko deialdian. Egitasmo hori Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du.

 Maitane Leizaolak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Behatokiko zuzendariak, eta Sara García Urietak eta Ainhoa Itxaustik, balioetako hezkuntzan espezializatutako Matiz elkarteko arduradunek, ezagutzera eman dute gaur goizean EquAPPeal proiektua,  alegia, 14 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sare sozial birtuala, maitasunezko eta berdintasunezko bikote harremanak sustatzeko xede duena, estereotipo eta aurreiritzi sexistak hautsiz. Ekimena hautatua izan da gazte arloko gizarte berrikuntzarako proiektuen aldeko diru-laguntzen programaren markoan 2016ko deialdian. Egitasmo hori Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du.

Estereotipo eta aurreiritzi sexistez nekaturik dauden gazte eta nerabeei zuzendutako sare sozial gisa diseinatu da. EquAPPeal sarearen izenak hitz joko bat egiten du "sex-appeal" termino anglosaxoiarekin, "berdintasunezko erakargarritasunari" men eginez.  Eremu birtual bat da, harremanak lantzeko eta iritziak, esperientziak eta kezkak partekatzeko maitasun eta bikote harremanei buruz, horietaz ahalik eta gehien gozatzeko.  "Proiektu berritzailea da, arlo digitalean ezagutzen ditugun harreman edo erlazio sare sozialez bestaldekoa, eta, gainera, ikusi dugu guztiz identifikaturik dagoela Foru Aldundiak gazte jendearekin batera bultzatu nahi dituen balioekin", nabarmendu du Maitane Leizaolak.  "2017an egindako Euskadiko Gazteriaren Egoeraren Diagnostikoaren arabera, 15 eta 29 urte arteko gazteen %99k sare sozialen bat erabiltzen du; horietatik %97,5ek egunero erabiltzen du.  Beraz, gazteenganaino iritsi nahi badugu, ezinbestekoa da kanal horien bidez egitea".

Sareen erabilera datu horiei genero indarkeriarenak gehitu behar zaizkie. Emakunderen datuen arabera, 2016an genero indarkeria jasan duten emakumezkoen %34,4k 30 urte edo gutxiago zituzten eta biktimen %8 inguru adin txikikoak ziren, nerabeak, alegia. "Zenbakiek berez hitz egiten dute eta hezkuntzaren profesionalak berebiziko erronka baten aurrean jartzen dituzte, gazteei indarkeriarik gabeko berdintasunezko harremanak eratzen laguntzeko erronkaren aurrean, hain zuzen ere", azpimarratu du Sara Garcíak, Matiz elkarteko arduradunetariko batek. Zehatzago, Matiz elkartea gaur egun sendoen bultzatzen ari den lan ildoetariko bat da sexuen berdintasuna, bai eta gazteen eta nerabeen artean genero indarkeria prebenitzeko eginkizuna ere.

Testuinguru horretan, EquAPPeal aplikatiboa sortu da, elkarreraginetarako hiru eremu edo sekzio nagusitan hedatzen dena: horma, foroa eta kontsultak. Horma testuak, bideoak, irudiak edo audio artxiboak askatasunez partekatzeko tokia da, eta bertan gazte jendeak bere adostasun edo desadostasuna azaldu ahalko du jorratzen diren gaiekin. Foroan, gazteek beren esperientziak, zalantzak eta iritziak partekatzen dituzte gai garrantzitsuei buruz, sexu eta bikote harremanekin eta sare sozialen erabilerarekin erlazionatutako zenbait gaitatik abiatuz (hala nola bikotekideen jelosia, jazarpena edo kontrola).   Une honetan gaikako 7 eztabaida daude zabalik. "Garrantzi handikoa da azpimarratzea gazteek eurek kontrolatzen duten eremua dela; izan ere, haiek dira ideia bat galdetzen edo partekatzen dutenak eta, aldi berean, erantzuten edo erantzuna ematen ahalegintzen direnak", zehaztu du Matiz elkarteko Ainhoa Intxaustik. "Eta, gainera, eduki bat salatzeko aukera dago, desegokitzat jotzen bada edo plataformako balioen kontrakoa bada".

Elementu berritzaile gisa, horma eta foroa sekzio pribatu batez osatzen dira, gazteak isilpekotasun osoarekin Matiz taldeko profesionalei helarazteko bikote, sexu nortasun edo adiskidetasun gaiei buruzko zalantzak, betiere gaien gaineko orientabide eta laguntza profesionala eman diezaieten sekretu osoarekin.   "Ikusita geneukan zenbait gai edo kezka tintontzian geratzen zirela, gazteak ez baitziren ausartzen foro edo hormaren gisako espazio irekian planteatzera; hori dela eta, ulertu dugu behar-beharrezkoa zela kontsulta pribaturako eremu bat eta aholkularitza profesionalarekin, gazteek hara jo dezaten zalantzak argitu ahal izateko", aipatu du Ainhoa Intxaustik.

EquAPPeal aplikazioak eskuragarri dago Googel Play eta Apple Store-n, Android eta IOS sistema eragileak dituzten mugikorretan doan jaitsi ahal izateko. Matiz elkartearen arduradunen hitzetan, "udaren hasiera eta jai egutegien eta aisialdi espazioen irekiera aprobetxatuz, gazteenen artean aplikazio hau abiarazi eta ezagutzera eman nahi dugu, eraso sexistak prebenitzeko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko lanabes gisa".

Proiektu berritzailea gazteei begira

2016an, Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengoz argitaratu zuen diru-laguntzen dekretu bat gizarte berrikuntzako ekimenak babesteko gazteen arloan. Guztira, 21 proiektu aurkeztu ziren; horietatik 9 hautatu ziren eta horietariko bat EquAPPeal izan zen. Helburua da irabazi asmorik gabeko erakundeek bultzatutako ekimen berritzaileak babestea, Bizkaiko gazteen artean ideia edo molde berriak garatzeko eta abiarazteko. Hau da, gazteen eta gizarte zibileko erakundeen artean sorkuntzan eta lankidetzan oinarritutako proiektu berritzaileak diruz laguntzea, betiere gizarte berrikuntzako proiektutzat hartuz gizartearentzat ez ezik pertsonen jokabide gaitasuna ere hobetzen duten jarduketentzat onuragarriak diren egitasmoak.

Aurreko ekitaldian lortutako emaitza onak ikusita, Bizkaiko Foru Aldundiak berriro ere abiarazi du deialdi hau, eta aurrekoaren aldean berrikuntza izango da proiektuak 2017 eta 2018ko ekitaldietan garatu ahalko direla. "Gazteentzat aukera sortzen jarraitu behar dugu", nabarmendu du Maitane Leizaolak, eta "are gehiago aurten, Foru Aldundiarentzat hain garrantzitsua den urtean; horregatik, Bizkaia Goazen gure leloa Bizkaia Goazen Gazteak leloarekin osatu dugu. Eta buru-belarri jardun dugu Bizkaiko aukera guztiak gazteen esku jartzeko eta lankidetza eta sorkuntza espazioa sortzeko, aukerak gazteentzat eta, bereziki, gazteekin batera sortzeko", azpimarratu du Bizkaiko Foru Behatokiko zuzendariak.

Gazteen arloan gizarte berrikuntzako proiektuak diruz laguntzeko eskaerak aurkezteko epea datorren uztailaren 21ean amaituko da.

Matiz elkartea

Balioetako hezkuntza ematen duen Matiz elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, Bizkaian du egoitza eta orain dela bost urte sortu zen. Gizarte eta hezkuntza arloan eta garapenaren aldeko lankidetzan ibilbide luzea egina zuten gizarte hezitzaile eta langileen talde baten kezkaren ondorioz sortu zen; izan ere, haien ustetan, ezinbestekoa zen balioetako hezkuntza balioestea eta nabarmentzea, justizia soziala eta elkartasuna bultzatzeko lanabes gisa. Matizen azken helburua, estatutuetan jasotzen dena, honakoa da: herritar inplikatu, gogoetatsu eta kritiko baten existentzia sustatzea garaian garaiko arazoekin, elkarbizitza arduratsu, aktibo eta konpromisoduna aldezteko garapen ekonomiko, sozial eta iraunkor baten markoan.

Matizek diziplina askotako taldea du eta hezkuntzaren eremu guztietan egiten du lan: formalean, ez-formalean eta informalean. Kolektibo guztiei zuzenduta egonagatik ere, elkartearen interes nagusia da haurrengan, nerabeengan eta gazteengan eragitea, hausnartzeko eta jarduteko gaitasun handia duten kolektiboak eratzearren.

]]>
<![CDATA[Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ Indarkeria Matxistaren aurkako kanpaina]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52317&P=P1&IdC=430, Sat Jun 2017 00:00:00Atzo ‘Indarkeria Matxistari #GukEZetz!’ Indarkeria Matxistaren aurkako kanpaina aurkeztu zen: instagram.com/p/BV7rnV9llql/

]]>
<![CDATA[Aldundiak 2 bekaren deialdia egin du, mahastizaintza eta enologiari buruzkoa eta animalien osasun laborategiko analisiari buruzkoa]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52300&P=P1&IdC=90029, Sat Jun 2017 00:00:00 izkaiko Foru Aldundiak gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran onartu du bi beken deialdia, bata mahastizaintza eta enologiari buruzkoa eta bestea animalien osasun laborategiko prestakuntza, esperimentazio eta analisiari buruzkoa, urtebeteko iraupenekoa. Horiei esker, bekadunek ezagutza teknikoak hobetuko dituzte Zallako Frutagintzako Estazioan eta Animalien Osasun Laborategian, biak ere Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren mendekoak.

Lehenengo bekarekin mahastizaintza ekoizpen errespetagarrienen teknikei buruzko ezagutzak handituko dituzte, baita txakolinaren enologia aurreratukoak eta Bizkaiko sagardo naturalarenak, eta horretarako, Zallako Frutagintza Estazioan garatzen diren lan-programetan lankidetzan arituko dira. Bekak jasotzeko eskaerak egin ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsonek eta beka honen deialdiaren azken hiru urteetan honako ikasketak gauzatu dituztenek: Mahastizaintza eta ardogintza goi mailako gradua, Erdi mailako gradua oliba olioan eta ardoetan, Erdi mailako gradua nekazaritza ekologikoaren ekoizpenean, Erdi mailako gradua lorategi eta lorezaintzan, Goi mailako gradua baso kudeaketan eta ingurumenean edo Goi mailako gradua paisajismo eta landa ingurunean.

Bekaren hautapen prozesuan kontuan hartuko dira eskatzaileen espediente akademikoa, curriculum vitaea, eta euskara eta gainerako erkidegoko hizkuntzei buruzko ezagutzak, eskatzaile guztien artetik sei aukeratuko dira banakako elkarrizketarako.

Merezimendu horiek berberak kontuan hartuko dira animalien osasuneko laborategien prestakuntza, esperimentazio eta analisiaren beka ematerako orduan ere. Kasu horretan, beka jasotzen duen pertsonak analizatzeko Bengala Arrosa, Elisa eta Osagarrien finkapenari buruzko prestakuntza jasoko du, baita roboten funtzionamenduari buruzkoa, aplikazio informatikoena eta laborategiko automatizazio prozesuena eta serologia eta kalitate arloko beste laborategi batzuetan prestakuntza jaso ahal izango du beharbada, baita laborategiko aplikazio informatikoei buruzko ezagutzak ere.

Beka horren iraupena urtebetekoa izango da (irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra arte) eta EAEn erroldatutako pertsonek eta bekaren deialdiaren azken hiru urteetan honako ikasketak gauzatu dituztenek aurkeztu ahal izango dituzte eskariak: Azterketa eta kalitate kontroleko laborategiko goi mailako teknikaria, Ingurumeneko kimika teknikaria, Produktu farmazeutiko eta bioteknikoen fabrikazio teknikaria, ingurumen osasuneko teknikaria eta laborategi kliniko biomedikoko teknikaria.

]]>
<![CDATA[Shakira BECen izango dugu azaroaren 17an, nazioartean egingo duen EL DORADO izeneko biraren barruan]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52302&P=P1&IdC=529, Sat Jun 2017 00:00:00 Shakirak kontzertu bat eskainiko du azaroaren 17an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) delakoan. El Dorado nazioarteko biraren barruan estatuan egingo duen lehenengo emanaldia izango da. Horrez gain, Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat hiritan egongo da.

Kolonbiako artistak munduan zehar egingo duen biraren datak iragarri ditu Imanol Pradalesek eta Gaby Salaverryk jakinarazi dutenean hamabi Grammy sarien irabazlea berriz ere BECera etorriko dela Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzari esker. Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak eta Last Tour-eko marketin zuzendariak musika-ekitaldiaren berri eman dute: "Kolonbiako artistak EL DORADO izeneko biran estatu barruan egingo dituen lau kontzertuetatik lehena izango da gurea" Eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzari esker gertatu da. Guns Roses taldearen kontzertua iragarri genuenean, azaldu genuen Aldundiak ez zuela ikuskizun horretan bakarrik parte hartuko, horrez gain beste ekitaldi batean parte hartzeko asmoa baitzuen, eta, hain zuzen ere, horixe da Shakirak BECen eskainiko duen kontzertua", azaldu du Pradalesek.

EL DORADO bira

Live Nation-ek ekoiztutako birak katalogoko arrakasta ugari izango ditu, eta azaroaren 8an hasiko da Kolonian, Alemania. Europa osoan eta Ameriketako Estatu Batuetan geldituko da, Parisko AccorHotels Arena eta New Yorkeko Madison Square Garden barne. Biraren Latinoamerikako etapa aurrerago iragarriko da.

 "Eskerrik asko guztioi nire musika munduko hainbeste tokitan entzuteagatik. Berriz ere agertokira igo eta zuekin batera abesten egoteko gogo ikaragarriak ditut, zuei eta niri gehien gustatzen zaizkigun abestiak abesteko, alegia. Oso ondo pasatuko dugu! Oraintxe hasi da El Doradora joateko bidea!", Shakira.

Shakirak biraren berri eman du EL DORADO izeneko hamaikagarren albuma kaleratu eta gero, kaleratzerakoan markak hautsi zituena: 37 herrialdetako iTUnes-en #1 eta iTunes Latino delakoaren zerrendan lehen 10 postuetatik 5 lortu zituen. Bost aldiz platino izan zen albuma ere badu, dagoeneko masiboak diren honako hauekin, besteak beste: La Bicicleta, Chantaje, Me Enamoré eta Déjà vu. Gaur egun ‘’Top Latin Albums de Billboard’ zerrendako lehenengo postua dauka, eta zerrendako 1. posta duen seigarren lana du. Chantaje lana 16 aldiz izan da Diamante albuma, eta bideoa, gaur egun, 1.400 milioi aldiz baino gehiago ikusi da. Hori horrela, mundu osoan bilioi bat erreprodukziora arinen iritsi den #5 bideoa izatera iritsi da, eta badirudi laster karrera osoko bideorik ikusiena izango dela.

Sarreren salmenta

Aldez aurretik: 06/28an 10:00etan www.viber.com/es

                     06/29an 10:00etan  livenation.es webgunean

Salmenta arrunta: 06/30ean 10:00etan livenation.es webgunean, ticketmaster sarean eta El Corte Inglésen.  

Bilbo: ticketmaster sarean eta Kutxabanken

]]>
<![CDATA[Txikienak irakurketara gerturatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak udako liburutegia jarri du martxan]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52304&P=P1&IdC=529, Sat Jun 2017 00:00:00 Aldundiaren inguruan, Udako Liburutegiak aukera bikaina eskaintzen dizkie familiei irakurketaz gozatzeko beste era bateko inguru batean. Liburuak eta bestelako material batzuk eskaintzeaz gainera, irakurketa sustatzeko jarduerak egingo dira, euskaraz zein gaztelaniaz (tailerrak, jolasak, ipuin-kontalariak...).

Ekimen hau kalean gauzatzen da, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), uztailaren 28ra arte. Ekimenaren ordutegia hau da: 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, Foru Jauregiaren eta Foru Liburutegiaren artean dagoen espazioan.

Edonor joan daiteke udako liburutegira (umeek beti egon beharko dute heldu batekin).

]]>
<![CDATA[Aldundiak jaietako eraso sexisten kontrako ‘Beldur Barik’ programaren kanpaina bultzatzen du]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52306&P=P1&IdC=429, Sat Jun 2017 00:00:00 Bizkaiko Foru Aldundiak jaietako eraso sexisten kontrako ‘Beldur Barik’ programaren kanpaina bultzatzen du; horretarako, begirunearekin eta berdintasuna kontuan hartuz jokatzearen aldeko materiala zabaltzen ari da.

Bizkaiko Foru Aldundia, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bidez, lanean ari da beste bi foru aldundiekin eta EUDELekin Emakundek sustatzen duen indarkeria sexistaren kontrako ‘Beldur Barik’ programan.

Jaietan eraso sexistak gertatzeko arriskua herritar guztien kezka da, eta erakundeena ere bai, batez ere udalena, hurbilenekoak dira eta. Hori dela eta, Beldur Barik programaz baliatuz jai-esparruetan, gainerako tokietan bezala, begirunea, berdintasuna eta autonomia oinarrizko jokabideak izatea lortzeko materialak ipini dira udalen esku.

Hauexek dira materialak: kartela, udalaren logoa ipintzeko tokia daukana; pegatina bat jaitokietan banatzeko eta beste bat ostalaritzako lokaletarako, dendetarako eta txosnetarako, playlist bat daukana.  Materialak helbide honetatik deskargatu daitezke:

www.emakunde.euskadi.eus/sensibilizacion/-/informacion/campanas/#jaietanbb

Udalei proposatzen zaien sentsibilizazio-ekintza puntual hau urrats txikia da, baina baliteke berari esker Beldur Barik Gunearen esparruan esperientzia arrakastatsuak burutu  ahal izatea eta, gazteekin lan eginez, jaietan eta aisialdian gertatzen diren eraso sexualen kontrako erantzunak, banakakoak zein kolektiboak, prestatu, antolatu eta aplikatu ahal izatea. Izan ere, udal batzuk urte osoan ari dira lanean Beldur Barik Gunean. Iaz, guztira 39 udalerri aritu ziren Beldur Barik Gunea ekimenean.

Kanpaina bultzatzen duten erakundeek gizartean denok berdinak izatearen alde eta herritar guztion eskubideak errespetatzearen alde lan egitea sustatzen dute; jaietan ere modu berean jokatu behar da. Ez alkohola, ez jai-giroa ez dira aitzakiak emakumeen eta gizonen arteko harremanak, eta neska eta mutilen artekoak, berdintasunezkoak eta begirunezkoak ez izateko, ez eta emakumeak sexu-objektu modura erabiltzeko, ez emakumeak toki eta ordu jakin batzuetan beldurtuta ibili behar izateko ere. Beraz, erakundeek nahi dute jaietan begirunea nagusi izatea eta erasorik ez gertatzea, eta are gehiago, erasoen aldeko jokabiderik ere ez izatea. Begirunea, berdintasuna eta autonomia aintzat hartu eta modu aktiboan jo behar  da emakumeei begirunerik ez dietenen keinu fisikoen eta hitzezko erasoen kontra.

]]>
<![CDATA[Summer Jaia-Social fest-a heldu da Euskalduna Jauregira!]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52259&P=P1&IdC=53 | 104 | 104022, Sat Jun 2017 00:00:00

Bizkaia Summer Jaia – Social Fest sare sozialak eta aisialdia gai nagusitzat duen gazteentzako topaketa da. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, datorren ekainaren 22an. Bertan, egun, YouTube, Blogosfera eta Instagram plataformetan eragin handia duten gazteak izango dira, guztion artean 20 milioi jarraitzaile zuzenak batzen dituztenak. Ekitaldiak 6 orduko iraupena izango du, ekainaren 22ren 18:00etatik 24:00etara, eta aldi berean hitzaldiak, ikuskizunak, musika eta kontzertuak izango dira, Euskalduna jauregiaren eremu berriaren erdiko pistan. Aurtengo lehenengo edizio honetan sarrera doakoa da eta horiek ekainaren 14tik aurrera webgunetik deskargatu ahal izango dira. Etorriko direnak jan eta edateko tokiaz, ikuskizunez eta ekimenez gozatuko dute, dena egun zoragarria pasatzeko asmoz. Beraz, gaztea bazara, interneteko edukia gustatzen bazaizu eta ondo pasatu nahi baduzu, apunta ezazu ekainaren 22a zure agendan! Ongi etorri Social Fest jaialdiaren lehenengo ediziora. Ongi etorri Bizkaia Summer Jaia topaketara. 

]]>
<![CDATA[Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk lurraldeko gazteentzako interesgarriak diren gaiei buruzko azterlanak egingo dituzte]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52261&P=P1&IdC=10420, Sat Jun 2017 00:00:00 Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, lurraldeko gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko azterlanak eta ikerketak egin eta ezagutarazteko. Hitzarmena hiru urterako izango da, 2019. urtearen amaierara arte, eta 82.800 euroko aurrekontua izango du (kopuru horretatik, Aldundiak 65.412 euro jarriko ditu).

Bizkaiko Foru Aldundiak 2017. urtea gazteen urtea deklaratzea erabaki du. Izan ere, Aldundiaren ustez, gazteria ezaugarri eta beharrizan bereziak dituen taldea da, eta, horregatik, beharrezkotzat jotzen da gaia ikuspuntu orokor batetik lantzea, gazteen bizitzako eremu guztiak elkarren artean lotuta: prestakuntza, lana, etxebizitza, nortasuna, hizkuntza, parte-hartzea, lurralde-oreka, gizarte-kohesioa eta -konpromisoa, garapen komunitarioa eta garapen iraunkorra, ingurumena eta mugikortasuna. Hori guztia dela eta, gai horiei buruzko azterlan eta ikerketen bidez, antzemandako beharrizanei erantzuten dieten gazteria arloko jarduketen plangintza egin ahal izango da.

Ildo horretan, EHUk baditu esperientzia handiko irakasleak eta ikertzaileak, bai eta azterlan eta ikerketa horiek egiteko material eta giza baliabide egokiak ere.

Horretaz gain, hitzarmenaren bidez urtean bi tailer egingo dira, egiten diren azterlanen emaitza nagusiak aurkeztu eta azaltzeko.

]]>
<![CDATA[Plaza hutsak Euskadiko Auzolandegiak]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=47277&P=P1&IdC=65515, Sat Jun 2017 00:00:00  Plazak non:

 
Araban plaza hutsak daude Agurainen, Pedroko hezegunea berreskuratzeko, uztailaren 17tik 31era. Arraia-Maeztun, San Ildefonso asfaltoen fabrikaren indusketa arkeologikoan parte hartzeko aukera izango dute, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Bilarren, Arabako Errioxan, galtzada bat berreskuratuko da uztailaren 17tik 31ra.
 
Bizkaian plaza hutsak daude Galdamesen, San Gines bidea egokitzeko, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Lekeition, parte har daiteke hirugarren adinekoentzako animazioan Uribarren Abaroa egoitzan, uztailaren 17tik 31ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Lemoan, memoria historikoari buruzko nazioarteko auzolandegia gauzatuko da: Gerra zibila Lemoatxen, uztailaren 17tik 31ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 14ra.
 
Gipuzkoan aukera dago Bergarako auzolandegian parte hartzeko, belaunaldi trukaketan Mizpirualde egoitzan, uztailaren 3tik 17ra. Azkenik, Tolosan, Uzturreko bainuak berreskuratuko dira, uztailaren 3tik 17ra eta 17tik 31ra.
]]>
<![CDATA[Badator Workinn azokaren edizio berria BECera!]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52154&P=P1&IdC=30 | 31 | 32 | 104 | 10407, Sat Jun 2017 00:00:00Ekainaren 7an eta 8an iritsiko da BECera Workinn azokaren edizio berria. Zatoz gurekin!


Enpleguaren alorreko foroa da batez ere sektoreko profesionalei zuzendua, bai lanean ari eta lanpostua aldatu nahi dutenei nahiz langabezian egonda lan-mundura sartu nahi dutenei.

 

Informazio gehiago: http://workinn.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/
]]>
<![CDATA[Etxepare Euskal Institutuak euskal hizkuntza eta kultura irakurleak hautatzen dauz 5 unibertsitate..]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11066&P=P1&IdC=301, Sat Jun 2017 00:00:00 Baldintzak:

* Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako: Filologia ikasketaren bat, Itzulpengintza edo Interpretaziozko ikasketaren bat izatea; irakaskuntza eskarmentua izatea eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) eta 4 HE dituztenak lehenetsiko dira.  

* Los Angeleseko UCLA Unibertsitaterako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Ingeleseko C2 maila izatea. Ingeles mailari dagokionez, maila hori frogatzeko titulu ofizialik ez dutenek ere deialdira aurkezteko aukera dute. Hautagai guztiek, ingeles maila frogatzeko tituluak dituztenek barne, kontuan izan beharko dute aurre hautatuen artean egonez gero, UCLA Unibertsitateak euren ingeles maila egiaztatu lezakeela bere baliabideekin. Horrela, unibertsitateari hautagai baten ingeles maila ez dela nahikoa iruditzen bazaio, bazterturik gera daiteke. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.  

* Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Frantseseko B2 maila izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dituztenak ere.  

* Txileko Unibertsitatea eta Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateetarako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.

]]>
<![CDATA[Guns N Roses-ek, maiatzak 30 Bilbon!]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52066&P=P1&IdC=4 | 5 | 11 | 5330, Sat May 2017 00:00:00Oso gutxi falta da Guns N Roses-eko kontzertua Bilbon disfrutatu ahal izateko. Maiatzak 30rean San Mamés-ek dardara egingo du talde honen abiestien ritmoagaz! Zuzeneko kontzertu ahaztezin honetan ikusi ahal izango dituzu Axl Rose, Slash eta Duff McKagan-ek eszenatokiaren gainean Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker. "Not in this lifetime", atzerako kontaketa hasi da! 

]]>
<![CDATA[Azken egunak Getxoarte 2017 deialdian parte hartzeko!]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52156&P=P1&IdC=5 | 53 | 104 | 10222, Sat May 2017 00:00:00

Maiatzaren 2an hasita, Getxoarte 2017n parte hartu nahi duten artista guztiek beren proiektuak aurkeztu ditzakete Algortako Kultur Etxean. Eskabideak jasotzeko epea maiatzaren 22an amaituko da.


Informazio gehiago http://www.getxo.eus/eu/getxoarte/noticias/15

]]>
<![CDATA[ˇModa astea Getxo-n!]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52099&P=P1&IdC=5 | 53 | 10222, Sat May 2017 00:00:00Moda astea Getxo-n!  

Getxo moda-ko 32. argitalpena hasi da eta zuri itxaroten ari dago. Diseinatzaile berrien txapelketa antolatu egin da, San Joseren jauregian argazki erakusketa ere, masterclass-a gonbidatutako bi diseinatzaileekin eta desfile ugari. 

Aste hau ostegunean (maiatzak 4) amaituko da sari eta aitorpenen emanaldiarekin. 

Kontsulta ezazu hemen egitarau osoa: 
https://www.getxoenpresa.com/actividades/32a-getxo-moda-semana-de-la-moda-y-el-estilismo-de-getxo/]]><![CDATA[Iganderako plana: Open Your Ganbara]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52092&P=P1&IdC=4 | 53 | 10426, Sat Apr 2017 00:00:00Igande guztietan Bilboko garai bateko gaileta lantegia, azoka batean bilakatzen da. Pubiko guztientzako espazioa. Open Your Ganbara saltzeko, erosteko eta noski bebai ikusmiratzeko espazioa da. Igande guztiak 10:00-etatik 16:00-retara irekita dago. Sarrera dohain. 2.000 m2-ko merkatu bat igande ezberdin bat pasatu ahal izateko Zorrorraurren.

 https://espacioopen.com/openyourganbara/

]]>
<![CDATA[Epea ireki da Young Basque Investigator sarietara hautatzeko!]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52068&P=P1&IdC=4 | 31 | 408 | 655 | 678 | 90020, Sat Apr 2017 00:00:00Parte hartu nahi baldin baduzu, zure currriculm-a bidali behar izango duzu, investigazio-aren oroitza-txostena  eta motibazio gutun bat. 

Hiru zari daude banatzeko: lehenengoa 5.000 euro-koa eta bigarrena eta hirugarrera 1.000 euro-koak bakoitza. 

Zure izena eman behar duzu maiatzak 5 baino arinago: https://extranet.bizkaiatalent.eus/access.php

]]>
<![CDATA[Basque Fest 2017]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52058&P=P1&IdC=4 | 5 | 11 | 12 | 53 | 104 | 237 | 103812, Sat Apr 2017 00:00:00Asteazken honetan, apirilak 12, Basque Fest-a 2017 hasiko da Bilbon. Gertaera hau eskainiko ditu 200 jarduera inguru Aste Santuan zehar: gastronomia, dantzak, blues-a, rock-a, herri kirolak, haurrentzako aisialdia, kalejirak, tallerrak eta ikuskizunak.

Apirilak 12- 16 arte, planik gabe ez zarete geldituko Bilbon. Denetariko adin eta guztuentzako, urte honetan ere Basque Fest-a kulturaren gain egiten du apostua. Programa osoa hemen: http://basquefest.com/#programa

]]>
<![CDATA[Eginberri programa artistikoa]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52055&P=P1&IdC=4 | 5 | 53 | 408 | 655 | 102210, Sat Apr 2017 00:00:00 Eginberri programako sei irabazleen obrak Gugenheim-ean ikusgai egongo dira maiatzak 7 arte

Eginberri,35 urtetik baino gazteago diren euskal artistientzako deia da. Pasaden abenduan jarri zen martxan Aldundi Foruaren laguntzagaz. 62 lanen artean sei aukeratu ziren... arabako, gipuzkoako eta bizkaiko gazteen proiektuen artean eta jada bizitatu ahal dira 177. aretoan Bilboko Gugenheim museoan.  

]]>
<![CDATA[Bizkaia Goazen Gazteak, Gazteen Urtearen bila!]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=52029&P=P1&IdC=4 | 30 | 31 | 53 | 104 | 261 | 655 | 678 | 10395, Sat Apr 2017 00:00:00Enpleguaren arloan, berariazko bi ekintza abiaraziko dira urrian: bata Bilbo eta Ibar Eskuinerako, eta bestea Ezkerralde eta Meatzalderako. Formazioan, 100 plaza eskainiko dira praktika akademikoak egiteko bai Aldundian bai foru egoitza nahiz zentroetan, baita graduatuentzako bekak ere nazioarteko erreferentziako zentroetan.

Politika gazteengana hurbiltzeko, bi work kafe eta gazteentzako jai bat antolatuko dira. Jai horrek Bizkaia Summer Jaia du izena eta ekainaren 22an izango da Euskalduna Jauregian.

Gainera, proiektu honek baditu beste hainbat ekimen: adingabeak egoitzetan hartzea, kenkariak errenta aitorpenean etxebizitza eskuratzeko aukera izateko, eta gazteen artean euskara eta kirola egitea sustatzea.

Gazteen Urtea gertutik jarraitzeko: http://gazteak.bizkaia.eus/

]]>
<![CDATA[2017ko Talentia eta Gaitasun diplomen ematea]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51987&P=P1&IdC=30 | 3129, Sat Mar 2017 00:00:00Horrela izan zen Foru Jauregian, diplomen ematea Talentia programan parte hartu duten pertsonei. Programa hau lurraldeko talentua errealitate zientifiko, teknologiko, enpresarial eta sozialari lotzeari zuzenduta dago.
Rementeriak pertsonen prestakuntzaren eta talentuaren alde egin du apustu eta hausnarketa egin du enpresei ezagutzak eta talentua unibertsitate eta zentru teknologikoetatik igortzeko beharraren inguruan, aukerak konektatuta izan daitezen.
 

]]>
<![CDATA[‘Sexualitatearen Koloreak’ gidaren aurkezpena]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51950&P=P1&IdC=2923, Sat Mar 2017 00:00:002016an zehar Aniztasuna lantzeko gida batek beharrezko izango lituzkeen gazte ikuspegiko osagaiak

identifikatu, eragileekin harremanetan ezarri eta gida errealitate bilakatzeko pausoak eman ziren.
 
Aniztasunaren kontzeptua LGTBI+ kolektibotik haratago doa. Zeharkako balore gisa txertatzeak
ezinbestean dakar dauden identitate, izaera eta orientazio eredu guztiak berdintasun egoera
batean eta onarpenaren ikuspegitik mahaigaineratzea.Hala ere, ezin daiteke alde batera utzi
historikoki LGTBI+ kolektiboak bizi duen eta oraindik ere bizi duen bereizketa egoera eta honek
LGTBI+ kolektiboko gazteen ongizatearengan duen efektua. Hezkuntzan Aniztasunaren balorea
zeharka txertatzeko oinarri teoriko eta praktikoak eskaintzen ditu gida honek, oinarri izan
dituelarik LGTBI+ gazte eta eragile desberdinekin izandako harremana diskurtsoaren
eraketarako.
]]>
<![CDATA[EnLanZar, laguntza-programa berri bat Enplegu Anezketan eta Taldekan parte hartutako pertsonentzat]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51962&P=P1&IdC=31 | 26123, Sat Mar 2017 00:00:00Bizkaiko Foru Aldundiak "EnLANzar" izeneko programa abiaraziko du, enplegu-anezketan eta Taldeka ekintzailetza-taldeetan parte hartu dutenei laguntza eskaintzeko, izan ere, beren proiektuetan eta lan-bilaketan lotura, orientazioa eta laguntza mantentzea eskatu zuten.
 
Ildo horretan, enplegua sustatu eta aberastasuna sortzeko ekimenaren barruan, programak taldekako eta banakako saioak egingo ditu eta laguntza eskainiko du, besteak beste.
]]>
<![CDATA[Young Basque Investigator Award sarietan izena emateko epea zabaldu da]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51937&P=P1&IdC=4 | 408 | 90022, Sat Mar 2017 00:00:00Bizkaia Talentek Erresuma Batuko Zientzialari Espainiarren Elkartearekin hitzarmena sinatu du, interes bateratuko jarduerak zein proiektuak abian jartzeko eta biek garatutako ekintzak areagotzeko eta zabaltzeko.
 
Lankidetza horren ondorioz garatuko diren ekintzen barruan, “SRUK/Bizkaia:talent Young Basque Investigator Award” sariaren sorrera nabarmendu beharra dago. Sariak, hain zuzen ere, bere ikerketa-jarduera Erresuma Batuan garatzen duten euskal gazte ikertzaileen lan-ibilbidea aitortzea eta laguntzea dauka helburu.
 
Sari hauetan izena eman nahi duten pertsonek euren izangaitza 2017ko maiatzaren 5a baino lehenago aurkeztu beharko dute.
 
]]>
<![CDATA[Udalekuak 2017 aurkespena]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51865&P=P1&IdC=5314, Sat Mar 2017 00:00:007-13 urteko 1.572 neska-mutil bizkaitarrek izango dute aukera Bizkaian 2017ko udalekuez gozatzeko. Bizkaian martxoaren 14tik 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Bizkaiko Foru Aldundiak zazpi instalazio jarriko ditu eskola-umeen eskura: Gorlizko aterpea, Urduñako aterpea, Lapurreketako baserri-eskola, Zugaztietako aterpea, Lauaxeta ikastola, Lurraska baserri-eskola eta Legasa (azkena, Nafarroan).

Bizkaiko Foru Aldundiak «2017ko Udalekuak» kanpaina antolatu du, zenbait berrikuntzarekin. Proiektu pilotu berri bi jarriko dira martxan datorren udan. Nobedadeak udalekuak 2017 programaren aurkezpenean eman ditu Lorea Bilbao Euskara eta Kultura foru diputatuak. Prentsaurrekoan Denis Itxaso, Kultura eta Gazteriako Gipuzkoako Diputatua eta Igone Martinez de Luna Arabako Euskara, Kultura eta Kiroleko Diputatua ere izan dira, udalekuak programa hiru aldundien arteko elkarlanari esker egiten baita.

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru-diputatuak aurreratu duenez, aldaketa nabarmenak egongo dira Bizkaiko Foru Aldundiaren udalekuei dagokienez. Bilbaok adierazi du "euskara beti izan da udalekuen ardatza, baina, aurten, gure hizkuntzaren erabilera informalarekin lotura zuzena duten jarduera bereziak ere egingo dira. Horrez gain, beste bi arlo landuko dira: herri kirolak eta euskal kulturaren tradizioa. Helburua udalekuetan zehar, umeok bertoko kirolen eta euskal kulturaren alderdi adierazgarrienak ezagutzea da, lantzen ari garen dinamiken eta jolas desberdinez baliatuz.".

2017ko Udalekuak kanpainan, euskarari zuzenean loturiko jarduerak egingo dira, hizkuntzaren erabilera informalean trebatzeko aukera eskainiz neska-mutilei eta haien hizkuntza-ezagutza handitzeko, jokoen eta jolasaren bitartez.

Gainera, sakonago landuko dira euskal kulturaren tradizioa eta kirola. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundia herri kiroletako jarduerak lantzen ari da: umeek herri kirolak egin ditzaten, modu dibertigarri batean kirol bakoitzaren historia eta esanahia ezagut dezaten. Beste alde batetik, euskal kulturaren tradizioan jarriko da arreta, eta, hala, neska-mutilek hainbat gauzaren berri izango dute: euskal kantak, euskal dantzak, mitologia, joko tradizionalak, musika eta ohiturak.

Lauaxetan eta Zugaztietan jarriko dira martxan jarduerok. Aurtengo proiektu pilotuez gainera, udalekuetan egin ohi diren jarduerak ere egingo dituzte.

Bizkaiak, guztira, zazpi egunetako egonaldietarako 1.572 plaza eskainiko ditu, zazpi tokitan: Urduña, Gorliz, Zugastieta (Trapagaran), Lauaxeta (Amorebieta-Etxano), Lurraska (Ajangiz), Lapurreketa (Dima) eta Legasa (Nafarroa). Beste alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarautzen, Hondarribian, Orion eta Seguran eskainiko ditu egonaldiak, eta Arabako Foru Aldundiak, berriz, Barrian, Zuhatzan eta Valderejon. Bizkaiko neska-mutilek ere izango dute aukera beste instalazio horietara joateko, aldundien arteko plaza-trukeari esker.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak, gainerako aldundiekin koordinaturik, urtero eskaintzen ditu udalekuetako plazak, helburutzat harturik aisia eta astialdiaren arloko zenbait jarduera antolatzea, Bizkaiko Lurralde Historikoko umeek natura ezagutzeko eta oporrez gozatzeko.

Kanpainaren barruan, zazpi eguneko zenbait txanda ezartzen dira, uztailaren 1etik abuztuaren 7ra bitartean, eta 7 urtetik 13 urtera arteko umeentzat. Adinaren eta hizkuntza-ereduen arabera antolatzen dira taldeak: 7-8 urte (221 plaza, euskaraz); 9-11 urte (751 plaza euskaraz eta 50 ele bitan), eta 12-13 urte (500 plaza euskaraz eta 50 ele bitan).

Bizkaian euskaraz eskainitako leku guztietatik 1.472 euskaraz dira (% 93,64) eta 100 leku, barriz, elebidunak izango dira (% 6,36).

Horrez gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonei eskaintzen die plaza guztien % 5. Aurten, esaterako, 78 neska-mutilek izango dute aukera beren egoera pertsonalari ondoen egokitzen zaizkien instalazio eta txandetara joateko. Horrez gainera, ume horiei arreta egokiagoa eskaintzeko, instalazio bakoitzeko begiraleen osagarri, laguntza begiraleak izango dira, gehienak ere ume horiek kide diren elkarteetakoak.

2017ko Udalekuak kanpainaren tarifak Bizkaian

Foru Aldundiak plaza bakoitzaren kostuaren % 72 jartzen du, eta horregatik 121 euroko kuota izango du  ume bakoitzeko.

Beste alde batetik, baliabide ekonomiko urriak dituzte kolektiboei % 85 ordainduko zaie; horrenbestez, neurri horren onuradunek 18,15 euro ordainduko dituzte zazpi eguneko egonaldi bategatik.

Familia ugariek, bestetik, % 30eko hobaria izango dute, eta, beraz, zazpi eguneko udalekuaz gozatuz gero, 84,70 euro ordainduko dituzte.

Epeak eta eskabideak

Martxoaren 14tik 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskabideak, web-orrian edo Bizkaiko foru-bulegoetan, udal-bulegoetan nahiz eskualde-bulegoetan. Web-orri berean agertzen da zein diren bulegook.

Zalantzaren bat izanez gero, 94 406 33 60 telefonora deitu dezakete interesdunek.

Zozketa

Apirilaren 24an, 11:00etan, zozketa bat egingo da, notario aurrean, aurkeztu diren eskaera guztien artean.

Zozketaren arabera ezarriko da gero plazak esleitzeko hurrenkera. Horrekin batera, plazarik lortu ez duten eskaerak itxarote-zerrendan zein hurrenkera geratzen diren ere zehaztuko da.

Euskara eta Kultura Saileko Multimedia Aretoan egingo da zozketa: Bilboko Rekalde zumardia 30, 1. solairua.

 

]]>
<![CDATA[Jada posiblea da Bizkaibus zerbitzurako “Gazte” txartel berriak erostea]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51860&P=P1&IdC=4 | 42213, Sat Mar 2017 00:00:00Hemendik aurrera gazteek Bizkaiko garraio publiko ezberdinetan bidaiatu ahal izango duzue “Gazte” txartel berriari esker. Bizkaibus ez ezik, Bilboko Metroa, EuskoTren eta Bilboko Tranbia txartel berdinarekin erabili ahal izango dituzue. 
Bi txartel moten artean aukeratu beharko da, Gazte 70 eta Gazte Oro, egingo diren bidaien arabera.  
]]>
<![CDATA[Talentia programaren parte hartzaileek diplomak jaso dituzte Foru Jauregian]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51841&P=P1&IdC=29 | 319, Sat Mar 2017 00:00:00Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Foru Jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiko Talentia programan parte hartu duten 100 pertsonei diplomak eman dizkie. Programa hau lurraldeko talentua errealitate zientifiko, teknologiko, enpresarial eta sozialari lotzeari zuzenduta dago.
 
Rementeriak pertsonen prestakuntzaren eta talentuaren alde egin du apustu eta hausnarketa egin du enpresei ezagutzak eta talentua unibertsitate eta zentru teknologikoetatik igortzeko beharraren inguruan, aukerak konektatuta izan daitezen.
 
Gainera, kontutan izan behar dugu zazpi edizioetako parte-hartzaileen %91k lana aurkitu du programa amaitu eta urtebete lehenago, eta 8,2ko asebetetze-gradua eman diote beharrari. Lanean dauden "talentien" %89,7k Euskadun dihardute. 
 
]]>
<![CDATA[Gero eta hurbilago dago Guns N’Roses kontzerturako sarreren zozketa]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51766&P=P1&IdC=11 | 4081, Sat Mar 2017 00:00:00Parte hartze irekieraren ondoren lehenengo orduetan Bizkaia.eus webguneak 11.000 parte hartzaile baino gehiago jaso zituen. Zozketa honetan izena emateko epea Martxoak 14an amaitzen da. Zozketan 125 sarrera banatuko dira, 71 sarrera pistarako eta 51 sarrera tribunarako. 
 
Izena ematean edozein arazoren aurrean, erabiltzaileek telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat eskuragarri daukate prozesuarekin zerikusirik daukan edozein zalantza argitzeko. 
]]>
<![CDATA[Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko kirolariak saritzen ditu 2017ko Bizkaia Kirolak Sariekin]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51760&P=P1&IdC=23727, Sat Feb 2017 00:00:00Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak berriro ere Bizkaiko kirolariak saritzen ditu. Sari hauek oinarrizko kirolera zuzentzen dira eta Bizkaian kirola sustatzen duten entitate eta pertsonak saritzen ditu. 
 
Izena  emateko epea 2017ko martxoak 3an amaitzen da. Edozein pertsona edo entitate hautagaitza bat edo gehiago aurkeztu dezakete, Aldundiko Euskara eta Kultura saileko kirol zerbitzuan. (Alameda de Rekalde, 30 de Bilbao).
]]>
<![CDATA[Bizkaira etorri diren bisitariek 8,6ko nota eman diote]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51743&P=P1&IdC=523, Sat Feb 2017 00:00:00Bizkaiko turismo Behatokiak ondorioztatu du Bizkaira etortzen diren bisitariek 8,6ko nota ematen diotela. Behatoki honi esker Bizkaiak jomuga turistiko bezala duen mailari buruzko radiografia on bat izan dezakegu, lurraldea bisitatzen dutenen ikuspegitik.
Turistek gure jomugaren berezitasunekin zuzeneko lotura duten hiru alderdi nabarmendu dituzte: gastronomia, jendearen tratua eta adeitasuna, eta bidaia bera.
]]>
<![CDATA[Talentia Challenge programa jada martxan dago]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51706&P=P1&IdC=31 | 90021, Sat Feb 2017 00:00:00Talentia Challenge programan parte hartuko duten talde ezberdinak jada aurkeztu dira. Erakunde ezberdinek 33 gazteri erronka botako diete aurtengo ikastaroan eta hainbat ekimenetan parte hartuko dute. Erakunde hauek Idom, Arteche, Parke Bizkaia, Lantegi Batuak eta Bizkaiko Foru Aldundia dira. 
 
Programa honen helburua ondo baino hobeto prestatutako profesionalak gure lurraldera erakartzea, eta  berton geratzeko eta inplikatzeko baldintzak eta prozesuak bultzatzea da. 
]]>
<![CDATA[Eramus+ programari esker 75 ikaslek praktikak europar enpresetan egingo dituzte]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51702&P=P1&IdC=31 | 103916, Sat Feb 2017 00:00:00 Lanbide heziketako 75 ikaslek urte honetan zehar Erasmus+ programari etekina aterako diote eta praktikak europar enpresetan egingo dituzte. Praktikak egiteko aukeratutako enpresak herrialde ezberdinetan kokatuta daude, Italia, Erresuma Batua eta Portugalen batez ere. 

Beka honek joan-etorriko bidaia, ostatua eta istripu edo erantzunkizun zibilerako asegurua barne hartzen ditu. Gainera, doaneko hizkuntza-laguntza zerbitzua eskaintzen du.

]]>
<![CDATA[Pertsona ekintzaileentzako erreminta berritzailea]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51636&P=P1&IdC=31 | 458, Sat Feb 2017 00:00:00Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzaileei erreminta digital berritzailea eskaintzen die. Plataforma hau Erkidego aktiboen garapenerako da, eta BBK-k Urbegi Taldeko laguntzarekin bultzatu eta diseinatu egin dute lankidetzapeko proiektuak sortzeko.
Erreminta honek erabiltzaile eta ekintzaile hauek euren ideiak sustatzen, hazten, euren aukerak antzematen, eragile sustatzaileak aurkitzen, beste eragile batzuekin harremanean jartzen eta azkenik proiektua abian jartzen lagunduko ditu. 
]]>
<![CDATA[50 ikaslerarte bere praktikak Bizkaiko Foru Aldundian egin dituzte 2016.urtean zehar]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51605&P=P1&IdC=31 | 9007, Sat Feb 2017 00:00:00Graduko, graduondoko eta masterreko ikasleak eta goi mailako eta erdi mailako lanbide-heziketako ikasleak izan dira. Batez beste, 251 orduko prestakuntza praktikoa jaso dute Foru Aldundiaren hainbat sailetan. Zehazki, 31 neska eta 19 mutil hurrengo praktika hauek egin dituzte. 

]]>
<![CDATA[Bizkaiko lurralde historikoaren bilakaera positiboa, Bizkaia Goazen 2030]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51594&P=P1&IdC=5 | 31 | 32 | 104 | 120 | 420 | 422 | 9976, Sat Feb 2017 00:00:00Bizkaiko Foru Aldundiak egindako planean, “Bizkaia Goazen 2030”, lehentasunezko 120 ekintza barne hartu ziren, bertatik denak martxan jarri dira. % 12 bete dira dagoeneko,% 73 gauzatzen ari dira  eta % 15 diseinu-fasean daude. Datu hauei buruz, Ahaldun Nagusia, Unai Rementeriak aurreko astean informazio eskaini zuen.
 
Ardatz aurreratuena “jarduera ekonomiko eta enpleguarenean” deitutakoa izan da. Ardatz honetaz, 2016an ateratako enplegu publikoko 176 plaza, 210 parte hartzaile izandako hamaika enplegu anezkak, etab. nabarmendu zituen. 
 
]]>
<![CDATA[Bizkaiko anezken arteko lehenengo topaketa]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51542&P=P1&IdC=31 | 10431, Sat Jan 2017 00:00:00 Bilbon egindako topaketa honetan Bizkaiko anezka ezberdinak batu ziren. Anezka hauek Bilbo, Ezkerraldea, Nerbioi-Ibaizabal, Meatzaldea, Uribe Kosta, Durangaldea eta Busturialdean martxan jarri ziren. Frogatu egin da anezka hauek, unibertsitate-ikerketa baten arabera, lana aurkitzeko aukera % 20 handitzen dutela.

]]>
<![CDATA[352 plaza gazteen eta 45 urte baino gehiagoko pertsonen enplegugarritasuna hobetzeko hobetzeko]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51485&P=P1&IdC=31 | 900 | 103923, Sat Jan 2017 00:00:00Barakaldoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzarekin, otsailetik aurrera ekimen hau martxan jarriko du langabezian dauden gazteen eta 45 urte baino gehiagoko pertsonen enplegugarritasuna hobetzeko. 
 
Aukera desberdinak eskaintzen duen programazioarekin, ikastaro hauek doan izango dira parte hartu nahi duten pertsonentzat.
]]>
<![CDATA[Gazteak garraio publiko ezberdinez bidaiatzea ahalbidetzen duen txartel berria]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51359&P=P1&IdC=42217, Sat Jan 2017 00:00:00 

Gazte izena duen gazteentzako txartel multimodal berria Bizkaibusen ere erabili ahal izango da. 26 urte baino gutxiagoko gazteak Bizkaiko garraio publiko ezberdinez bidaiatu ahal izango dute: Metro Bilbao, Eusko Tren, Bilboko tranbia eta Larreinetako funikularra. Txartel honek ersosotasuna eskaintzeaz gain, erabiliko dutenentzat aurreztea suposatuko du. 

 

Bi bertsio izango ditu: Barik Oro Gazte txartela (URREZKO BARIK gazte-txartela), erosi ondorengo 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko aukera ematen duena, eta GAZTE 70 txartela, 70 bidaia egiteko aukera ematen duena. 

]]>
<![CDATA[SO MOB PROJECT]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51350&P=P1&IdC=31 | 90016, Sat Jan 2017 00:00:00

So mob project mugaz bestaldeko proiektu bat da, elkarte ezberdinen lankidetza: Pistes-Solidaires (Frantzia) eta EDE Fundazioa/Kiribil Sarea (Euskadi). Akitania-Euskadi Euroeskualdean gazteekin egiten dituzten eragileei zuzenduta dago: astialdi/eskaut taldeak, Gazte Informazio Bulegoak, Gazteguneak,...

“So mob” proiektuak, helburu bat deko: Euroeskualdeko eta Euroeskualdean hirikortasun-aukerak gazteentzat garatzea.

Zer egin nahi dugu?

Plataforma digital bat garatu nahi dugu; gazteek egina eta gazteei informatzeko:

 Gazteek dituzten aukerak jasotzeko: praktikak, jobs, ikasketak, Euroeskualdean boluntariotza;

 gazteen informazioa eta orientazioa: beraien proiektuak kontutan izanda;

 Hirkortasun aukerak eta eskaintzak eukitzea; bertako bazkideen sare bati esker (eskualde bakoitzean): gazteen bidalketan eta gazteen harreran.

Euskadin 7 pertsonetako talde bat osotu nahi dugu; Paun osotuko dan beste taldearekin elkarlana egiteko eta plataforma digital hau eraikitzeko.

2 topaketa egingo dira:

Otsailaren 20tik 22ra, Paun (Frantzia) - Talde osoak parte hartuko du.

Apirilaren 25etik 26ra, Bilbon - Taldeko 2 ordezkari. (baliteke Euskadiko taldeak 1/2 batzar egitea)

Zer bilatzen dugu?

 Monitoreak/hezitzaileak/zerbitzuen koordinatzaileak/,...

 18 eta 35 urte bitartekoak

 Ingelesez adieraz daitezkeenak

Parte hartu nahi baduzue, mail bat bidali zuen curriculamarekin: sustapena@kiribilsarea.org, urtarrilaren 30a baino lehen. 

]]>
<![CDATA[Bizkaiko errepideek balorazio ona jaso dute erabiltzaileen aldetik]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51322&P=P1&IdC=4225, Sat Jan 2017 00:00:00Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko errepide sarearen erabiltzailetik 3.000 pertsonei egindako inkestaren arabera, erabiltzaileak 10etik 7,78-ko nota eman diote 2016an, aurreko urtean jasotako baino zertxobait gehiago. Garbitasuna, seinaleztapena eta segurtasuna izan dira Bizkaiko errepide-sarearen alderdi baloratuenak. 
 
Aldi berean, Supersur errepidea baloratu dute, 10etik 7,1-ko nota emanez. Errepide honi dagokionez, segurtasuna eta bazterbideetan zabalera baloratzen dituzte alderdi positibo gisa.

]]>
<![CDATA[Bizkaiko Foru Aldundian berrikuntza saritzen da]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51324&P=P1&IdC=31 | 2615, Sat Jan 2017 00:00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak zure enpresa lehiakorragoa bihur dezaketen proiektu berritzaileak sustatu nahi ditu, enpresen lehiakortasuna hobetuko duten berrikuntza-proiektuak diruz lagunduz.

]]>
<![CDATA[Azkenengo ukituak Metro Bilbaoren 3 Lineari zerbitzua emango dion Alde Zaharreko geltokiaren lanak amaitzeko]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51311&P=P1&IdC=4222, Sat Jan 2017 00:00:00Gutxi geratzen da Metro Bilbaoren Alde Zaharreko geltoki berriaren lanak amaitzeko.  Geltoki intermodal berri honek, gaurko lineak 1 eta 2, 3. Linearekin batuko ditu. Bestalde, 3. linea konektaturik egongo da Euskotreneko Txorierriko, Durangaldeko eta Urdaibaiko lineekin.
 
Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzarekin batera (bakoitzak % 50 jarrita) finantzatzen du guztira 279 milioi euroko aurrekontua duen azpiegitura honen eraikuntza. 
]]>
<![CDATA[London School of Economics-en egondako Bizkaiko gazteek bere esperientzia kontatu dute]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51313&P=P1&IdC=31 | 261 | 9002, Sat Jan 2017 00:00:00Zortzi gazteek Bizkaiko Foru Aldundiko beka jaso dute. Beka horri esker, London School of Economics-en formakuntzaz betetako hiru hilabetez gozatu ahal izan dute. Gazte hauentzako esperientzia honek asko aldatu die. Orain beraien helburua, ikasitako guztia etxean uztea da. Zapirain-ek Deusto-ko Unibertsitateko Eskubide Fakultatearen Enpresa espezialitatean hasi zituen ikasketak eta gero Madril, Bartzekoa, Buenos Aires eta, orain, Londresen aberastu du bera jakintza profesionala.

]]>
<![CDATA[Jada posiblea da txartel batekin kirol instalazio ezberdinetara sartzea Kirol Txartelarekin]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51314&P=P1&IdC=45 | 2372, Sat Jan 2017 00:00:00Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri dute Kirol Txartela. Txartel honen bidez, udaleko kirol zerbitzuaren erabiltzaileek programaren barne dauden Bizkaiko edozein udalerriko kirol instalazioetara joan daitezke. Txartela birtuala izango da eta bertara mugikorraren bidez sartu ahal izango gara. 

]]>
<![CDATA[Masschallenge-Biscay programaren deialdi berria ireki da]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51306&P=P1&IdC=31 | 4528, Sat Dec 2016 00:00:00Masschallenge-Biscay lehiaketaren edizio berria ireki da. Ekimen hau Bizkaiko enpresa sortu berri, inpaktu handiko eta nazioarteko asmokoei zuzenduta dago.
Lehiaketaren oinarrietan agertzen denez lehenengo aukeraketan 20 startupek partu hartuko dute; bigarrenean 10 MassChallengek Bostonen daukan egoitza nagusira joango dira eta astebetez proiektuak bizkortzeko lantegi selektibo batean parte hartuko du; eta hirugarrenean MassChallenge-ren munduko lehiaketan sartuko diren Bizkaiko hiru enpresa zein izango diren erabakiko da. 
]]>
<![CDATA[Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez London School of Economics eskolan bekadun dauden ikasleek Ahaldun Nagusiari bisita egin diote]]>http://www.gaztebizz.eus/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=51281&P=P1&IdC=29 | 26121, Sat Dec 2016 00:00:00London School of Economics-en Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat amaitu berri duten ikasleak Foru Jauregira hurbildu dira, Ahaldun Nagusiari bere esperientzia kontatzeko. Gazte hauek Bizkaiko Foru Aldundiak urtero eskaintzen duen eta hiru hilabete irauten duen beka jaso dute. Honi esker, aukera izan dute Europako gaietan espezializatutako programa berezi bat egiteko munduan ospetsuenetakoa den zentro akademiko horretan.

]]>