Gaztebizz - Gazte InformazioaGazte Informazioaes-EUhourly1<![CDATA[Formakuntza]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11846&P=P7&H=H2842&HOME=1&tipo=128, Sat Feb 2011 00:00:00Karrera bat hasi ala ez? Euskara ikasi gura dot, nora jo daiket? Neure ingeles maila erakutsi behar dot, zeintzuk dira aukerak? Eta, zelan egiaztatu nire informatika ezagutza?


Zure ikasketen inguruko zalantzak argitu deizuzan aukera guztiak azaltzen deutsuguz.

 

 

]]>
<![CDATA[Mugikortasun Programak]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11904&P=P7&H=H2868&HOME=1&tipo=129, Sat Feb 2011 00:00:00

Ikaslea bazara edo titulua jaso barria badaukazu eta esperientzia barri bat bizitzeko prest bazagoz, mugikortasun programak zuretzat izan daitekez. Programa honeek atzerrian praktika edo ikasketak egitea ahalbideyzen dabe. Bidaiatzea, mundua eta jende barria ezagutzea... zure curriculuma osatzen dozun bitartean. Zer gehiago eskatu daiteke?

Ba zure proiektua aurkeztu ahal izatea. Alkarte baten barne bazagoz edo alkarte ez dan gazte-talde baten kide bazara, zure Erasmus+ egitasmoa aurkezteko aukera daukazu. Informa zaitez!

]]>
<![CDATA[Lana]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11849&P=P7&H=H2845&HOME=1&tipo=128, Sat Feb 2011 00:00:00Lanaz aldatu beharrean zagoz ala zure lehenengo lanaren bila zabilz? Ez dakizu nondik hasi? Lana bilatzeko zerbitzuak zeintzuk diren ere ez dakizu?

Ba , lan aukera anitz daukazuz: autoenplegua ekintzaileak direnentzat, enplegu publikoa oreka bilatzeko esfortzua egiten dabenentzat eta etorkizunera adi dagozanentzat, trebakuntza aukerak.

Eta zuk, non sailkatzen dozu zeure burua? Ekintzaile, kontserbadore edo etorkizunera begira?

]]>
<![CDATA[Etxebizitza]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11862&P=P7&H=H2848&HOME=1&tipo=128, Sat Feb 2011 00:00:00Aita eta amaren kontura bizitzeaz kantsatu zara? Ikasketak direla eta bizilekua bilatu behar dozu? Zure bikoteagaz bizitzera joan nahi dozu?

Zure kasua edozein izanda, badakizu zelan egin behar dozun etxebizitza bilatzeko? Nondik hasi behar zaren bilatzen edo ze aukerak daukazuzan? Alokairua edo etxebizitza propioa? Diru laguntzarik eskatu daikezu?

Galdera guzti horreen erantzuna topateko leku aproposean zagoz.

]]>
<![CDATA[Lifestyle]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=3813&P=P7&H=H1112&HOME=1&tipo=1219, Sat Apr 2010 00:00:00Bizi estilo guztiak, teknologia barriei buruz jakin behar dana, moda eta customizazioa, hobeto konpontzeko aholku batzuk...

Ustekabeko gonbidatuen harreratik, tatuaje eta piercingetatik pasaz, erropa zaharra birziklatu eta kustomizatzera.

Eguneroko bizitzarako aholku praktikoak.

Ez dozuz inguruko jaiak ezagutzen? Beti gauza bardina egiteaz aspertuta zagoz? Beti leku berberetara joateaz gogaituta?


Bizkaiko jaiak, azokak, jaialdiak eta aisialdi alternatibak proposatzen deutsuguz zure asti librea non eta zelan pasatu aukeratu daizun.

]]>
<![CDATA[Osasuna]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11866&P=P7&H=H2850&HOME=1&tipo=128, Sat Feb 2011 00:00:00Osasuna… hainbat pertsonen guraria eta guztiz oinarrizkoa … zergatik da ba horren garrantzitsua bizitza osasuntsu bat eroatea?

Hemen daukazuz aholku batzuk zenbait gaixotasunengandik babesteko.

Elikadura eta ariketa fisikoa, sexualitatea, drogak, elikadurarekiko jarrera arazoak... Jakin behar dozun guztia.

]]>
<![CDATA[Kirolak]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11823&P=P7&H=H2830&HOME=1&tipo=127, Sat Feb 2011 00:00:00Batzuentzat kirola egitea beste beharrizan bat da, klasera joatea edota lan egitea modukoa. Eta badagoz mugaraino doazenak ere, ia tortura baten antzekoa dala esaten dabenak... Bestalde, badaude kirolaz gozatzen dutenak ere. Hauek, bakarka nahiz taldean gozatzeko unetzat ikusten dabe kirola. Lagunekaz, kirol taldean... harremantzeko eta ondo pasatzeko moduan ikusten dabe kirola.


Lehenengo taldean ikusten badozu zeure burua, gogoratu kirola osasuntsua dala eta beti atara beharko zeukeala ariketa fisikoa egiteko tartetxoren bat. Bilatu hobetu dagokizun ariketa mota eta mogidu zaitez! Eta kirolaz gozatzen daben horreetarikoa bazara, zorionak! Zeure gorputzak eskertzen deutsu...


Baina, izan eizu beti gogoan larregikeriak nahiz ez egiteak zure kalterako direla!

]]>
<![CDATA[Ingurugiroa]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11901&P=P7&H=H2867&HOME=1&tipo=129, Sat Feb 2011 00:00:00Bizkaia maite dozu: bere naturgune babestuak, biotopoak, hondartza eta parke naturalak. Baina kontuz! Zentzuz jokatu behar dogu geure paisai ederrak mantendu nahi badoguz. Hemen daukazuz aholku erraz eta erabilgarri batzuk ingurugiroa zaintzeko.

]]>
<![CDATA[Garraioa]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11905&P=P7&H=H2869&HOME=1&tipo=129, Sat Feb 2011 00:00:00Batzuetan badakigu nondik nora goazen, baina ez dogu jakiten zelan joan edota zein ordutan joan behar garen…

Bizkaiko garraio aukera guztiak - aire, ur eta lurrez - aukera egokiena egin deizun. Ordutegiak, tarifak eta ibilbideak, etxetik urten aurretik antolatu zaitezan.

]]>
<![CDATA[Bidaiak eta ibilbideak]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=141&P=P7&H=H95&HOME=1&tipo=1226, Sat Jan 2010 00:00:00Bidaiatzea mundua ezagutzea da, ikusmirak zabaltzea. Ez dozu zertan txarritxuan aurreztuta daukazun guztia gastatu behar ezta urrunegi joan behar ere, baina beti esperientziaz gozatu beharko zeunke.

Horretarako, zure bidaia ondo antolatzeko informazioa eta aholkuak eskaintzen deutsuguz, zure aukerak ezagutu eta ahalik eta seguruen bidaiatu zaitezen.

Esaera zaharrak dino: txapela buruan eta ibili munduan!

Bidaia on!

]]>
<![CDATA[Gizarte Gaiak eta Boluntariotza]]>http://www.gaztebizz.eus/GazteInfo/ficha.asp?Tem_Codigo=290&Idioma=EU&ID=11906&P=P7&H=H2870&HOME=1&tipo=129, Sat Feb 2011 00:00:00Ez zara munduko izaki bakarra, ezagutzen dozun jendeaz inguratuta zagoz eta egunero jende ezezagunagaz gurutzatzen zara edota zure kontaktu zerrenda handitzen dozu. Ziur gagoz zure inguruaz eta pertsonetaz arduratzen zarela. Batzuetan agian, ezagutzen ez dozuzan eta urrun dagozan pertsonetan ere pentsatzen dozu.

Bizi zaren gizarteak arduratzen zaituelako, beharrezko informazioa eskaintzen deutsugu, zure eskubideak ezagutu daizuzan, berdintasun politikak zeintzuk diren jakin daizun...

Eta geldi geratzen ez den horreetarikoa bazara, gauzak pasatzen iztea gustatzen ez bajatzu... Alkarte, dirulaguntza eta lankidetza gaietan informazio eguneratua izango dozu hemen.

]]>