Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

DEIALDIAK

BIZKAIA BBK bekak

Aurkezteko epea: 2017/12/18 -ra Tipologia: Bekak Aldundia: Ahaldun Nagusiaren GabineteaE-posta: becasbizkaiabbk@bbk.eus

Esparrua:
EUSKADI » BIZKAIA

Informazioa:
BBK Fundazioa Gran Vía 19-21, 1. sol. 48001 Bilbo Telefonoa: 94 401 78 32

Baldintzak:
e) Bizkaian jaioak edo administrazio-egoitza bertan dutenak, gutxienez eskabideak aurkezteko epea zabaldu aurreaurreko 12 hilabeteetan, edo hori baino denbora laburragoan, ikasketak direla eta, hautagaiek Bizkaitik kanpo bizi behar izan baldin badute aldi batez. f) Graduko unibertsitate-titulazioa, deialdi bakoitzeko hautespen-prozesua bukatu baino lehen lortua. Unibertsitate pribatuetan edo/eta atzerrian lorturiko tituluak onartuko dira, betiere agintaritza eskudunak homologaturik baldin badaude. Lehentasuna izango dute eta bereziki balioetsiko dira oro har lehentasunezko arloaren, eta bereziki eskainitako prestakuntzaren, eskakizunetara hobekien egokitzen diren graduak. Masterretako bakoitzean eskaturiko graduei buruzko argibide gehiago izateko, ikus 2. taula: Unibertsitate bakoitzean onartua izateko irizpide bereziak. g) 35 urte bete gabe izatea deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean. HEC Master in Management graduondoko prestakuntza-programan izan ezik, horietan hautagaiek ezingo baitute 30 urte baino gehiago izan deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean. h) Graduondoko ikasketak egiteko erabiliko den hizkuntza jakitea, dagozkion ziurtagirien kopiekin egiaztatuz maila.

Edukia:
Bizkaiko Foru Aldundiak (aurrerantzean DFB-BFA) eta BBK Fundazioak (aurrerantzean BBK) ekinbide berria jarri dute martxan, BIZKAIA-BBK beka-programa. Programa honek bekak ematen dizkie unibertsitateko titulua duten gazteei, prestakuntza espezializatua jaso dezaten atzerriko unibertsitateetan, eta ondoren kontratazioa Bizkaiko punta-puntako enpresa batean. BIZKAIA-BBK beka-programan 2 fase daude, prestakuntzarako denboraldi eta ezaugarri ezberdinekin; honako hauek dira: c) 1. fasea: Prestakuntza espezializatua nazioartean erreferentziazko zentroetan. d) 2. fasea: Bizkaiko enpresetan laneratzea

Esteka interesgarriak

Deialdi gehiago

Aurrekoa
  • 1
  • 2
Hurrengoa
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz