Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

DEIALDIAK

2017-2018ko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoan gazteriaren arloko gizarte-berrikuntzako proiektuak sustatzeko diru-laguntza

Aurkezteko epea: Epez kanpo Tipologia: Dirulaguntzak Aldundia: Ahaldun Nagusiaren GabineteaE-posta: gaztedi@bizkaia.eus

Esparrua:
EUSKADI » BIZKAIA » BILBAO

Informazioa:
Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko Behatokiaren Zerbitzua Rekalde zumarkalea, 30 - 1 48009 Bilbao Tel.: 94 6083921 / 94 6083922

Baldintzak:
- Elkarteak, elkarteen federazioak eta irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatuak izan daitezke eta gazteriaren arloan egin behar dute lan. - Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan egotea. - Irabazteko asmorik gabe eratuta egotea.

Edukia:
Diru-laguntza foralak emateko 2017-2018ko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoan gazteriaren arloko gizarte-berrikuntzako proiektuak sustatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko Bizkaiko erakundeei. Hain zuzen ere, gazteriaren arloko gizarte-berrikuntzako proiektuon bidez ideia berriak edo egiteko modu berriak (produktuak, zerbitzuak edo ereduak) garatu eta ezarri beharko dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteek dituzten behar sozialak asetzeko. Proiektuak berritzaileak izan beharko dira, sormenean zein gazteen eta gizarte zibileko erakundeen arteko lankidetzan oinarrituak, eta data jakinetan egin beharko dira, 15 eta 29 urte arteko gazteei zuzenduta egon behar dira, eta denak ala denak Bizkaiko Lurralde Historikoan gauzatu behar dira. Gizarte-berrikuntzako proiektutzat hartuko dira, hain zuzen ere, gizartearentzat onak izateaz gainera haietan parte hartuko duten gazteen jarduteko gaitasuna hobetuko duten jarduketak biltzen dituztenak. Proiektuon helburu estrategikoak eta esku-hartzeko arloak Gaztedi Bizkaia 2020 proiektuan jasotakoekin adostu behar dira: — Hezkuntza eta prestakuntza. — Enplegua eta ekintzailetza. — Esku-hartze soziala. — Osasuna eta ongizatea. — Kultura eta sormena. — Konpromiso soziala. — Parte-hartzea. — Nazioartekotzea. Diru-laguntzak norgehiagoka sistemaren bidez emango dira.

Iturria:
2017-06-22ko 119. BAO

Esteka interesgarriak

Deialdi gehiago

Aurrekoa
  • 1
  • 2
Hurrengoa
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz